[itzul] Herriko Plaza ala Herriko plaza?

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Eka 6, 10:50:31, CEST 2008


> Zalantza sortu zait: Orioko plazak 'Herriko Plaza' du izena; horrela  
> behar du, 'Plaza' letra larriz hasita, ala 'Herriko plaza' egin behar  
> genuke, 'Pilliku plaza' eta antzekoen eredura?

Batzuetan gertatzen da osagai generikoa (kale, plaza...) osagai 
espezifiko bihurtzen dela toki izenetan: «Pilliku plaza», baina «Herriko 
Plaza» edo «Plaza Barria»; berdin, «Idiakez kalea», baina «Kale Nagusia» 
edo «Kala Bakarra».

Gehienetan generiko den hori espezifiko bihurtzen denean, letra larriz 
idaztea beste biderik ez dago. Bestela, zer idatzi behar duzu, «plaza 
Barria»? «kale Nagusia»? Izan ere, «plaza barria» ez baita, beti, «Plaza 
Barria». Bilbokoa, esate baterako, zahar askoa da, baina «Plaza Barria» 
da, hala ere.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago