[itzul] jaietako egitarauak eta euskara "jatorra"
Inma Eguen
eguen a bildua zaldibar.org
Or, Eka 6, 10:55:35, CEST 2008
Bai, Enrike, hori izango litzateke onena, erraza ez bada ere. Txarrena
badakizu zer den? Euskal Herri honetan filologotik gorakoak garela
herritarren %99, eta Asier Larrinagak edo Jabier Zabaletak aipatu dituzten
arrazoiak entzuteko prest dagoen jende gutxi dagoela bazterretan.
Saiatu barik ez naiz geratuko.
Eskerrik asko,
Ima
----- Original Message -----
From: "Enrike" <kultura a bildua elgeta.net>
To: "'ItzuL'" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, June 06, 2008 10:43 AM
Subject: Re: [itzul] jaietako egitarauak eta euskara "jatorra"
Inma,
Nik hor beste arazo bat ikusten dut: Zaldibarko udalak auzo guztietako
programak liburu batean jasotzea batuan, eta gero, auzo horretako jendeak
bere kontura kartelak ateratzea bertako euskara jatorrean. Beharbada ez da
arazo larriegia, baina, haserreren bat sor dezake. Onena beraiekin adostea
litzateke, eta bietan berdin ateratzea, baina, hori ere askotan ez da
erraza.
Enrike Gorrotxategi
----
Erne: irakurri ItzuL posta zerrendaren lege oharra.
http://www.eizie.org/Tresnak/Itzul/lege_oharra
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago