[itzul] jaietako egitarauak eta euskara "jatorra"

Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON) mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es
Or, Eka 6, 11:35:14, CEST 2008


Kaixo, Inma

Nik ere, zuk bezalaxe, duda eginen nuke zeure lekuan banengo eta halako
testuak ekarriko balizkidate. Egia erran, behin baino gehiagotan, gisa
horretako kartelen bat edo ikusi eta, zuk egin duzun bezala, jarrera
horren egokitasunaz bertze norbaitekin hitz egiteko gogoa sentitu dut.
Beraz, mila esker, gaia plaza honetara ekartzeagatik.

Eta zer uste dudan jakin nahi baduzu, nik bat egiten dut, oro har,
Zamudiotik Albertok (Euskaltzaindiarena ekarriz), EITBtik Asierrek eta
Oriotik Jabierrek, antzera mintzatu diren guztiak ez aipatzeagatik, eman
duten iritziarekin. 

Iruditzen zait tokiko hizkera arazorik gabe ager daitekeela halako orri,
kartel eta agirietan, baina gutxieneko baldintza edo arau batzuk kontuan
harturik.

Testuaren egileei nola azaldu eta ulertarazi... Saiatuko zarela diozu.
Ea lortzen duzun!


Mikel Taberna

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Inma Eguen
Enviado el: viernes, 06 de junio de 2008 10:56
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] jaietako egitarauak eta euskara "jatorra"

Bai, Enrike, hori izango litzateke onena, erraza ez bada ere. Txarrena 
badakizu zer den? Euskal Herri honetan filologotik gorakoak garela 
herritarren %99, eta Asier Larrinagak edo Jabier Zabaletak aipatu
dituzten 
arrazoiak entzuteko prest dagoen jende gutxi dagoela bazterretan.

Saiatu barik ez naiz geratuko.

Eskerrik asko,
Ima
----- Original Message ----- 
From: "Enrike" <kultura a bildua elgeta.net>
To: "'ItzuL'" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, June 06, 2008 10:43 AM
Subject: Re: [itzul] jaietako egitarauak eta euskara "jatorra"


Inma,

Nik hor beste arazo bat ikusten dut: Zaldibarko udalak auzo guztietako
programak liburu batean jasotzea batuan, eta gero, auzo horretako
jendeak
bere kontura kartelak ateratzea bertako euskara jatorrean. Beharbada ez
da
arazo larriegia, baina, haserreren bat sor dezake. Onena beraiekin
adostea
litzateke, eta bietan berdin ateratzea, baina, hori ere askotan ez da
erraza.

Enrike Gorrotxategi

----
Erne: irakurri ItzuL posta zerrendaren lege oharra.
http://www.eizie.org/Tresnak/Itzul/lege_oharra 

----
Erne: irakurri ItzuL posta zerrendaren lege oharra.
http://www.eizie.org/Tresnak/Itzul/lege_oharra



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago