[itzul] Barka iezadazue bertze itzuli bat emateagatik
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.com
Al, Eka 9, 10:06:00, CEST 2008
Zure galderaren erantzuna emanda dago aurreko mezuetan:
------------------------
From: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <larrinaga_asier a bildua ...>
Date: 2008-06-06 08:18:00 GMT
Ni, berez, ez nago <<umiendako jokuek>> eta era horretako grafien kontra,
baina bai uste dut gauza bakoitzak bere lekua duela.
<<Umiendako jokuek>> ondo ikusten dut zaldibartar bik elkarri bidalitako
meiletan, baina ez publiko orokorrarentzat argitaratutako testu batean. Kasu
horretan arauzko hizkuntza erabiliko nuke -erabiltzen dut-.
------------------------
------------------------
From: jabier <euskara a bildua ...>
Date: 2008-06-06 08:17:41 GMT
Ondo dago herritarren hizkerara hurbiltzeko ahalegina egitea, eta egin
beharrekoa da; baina bide horretan urrutitxo joanak gara aspaldian. Beste
inon onartuko ez liratekeen gauzak onartzeraino: Sevillako Udalak
argitaratuko al luke, konparazio baterako, 'a la onze azaremo zardina pa tol
mundo' jarriko lukeen egitaraurik? Ez dut uste.
------------------------
Gauza gehiago esan dira, baina uste dut nahiko direla horiek biak.
Asier Larrinaga
<hr />
<span lang=ES style='font-family:"Gill Sans Extra Bold";color:red;mso-ansi-language:ES'>PASALO 1000. EKAINAK 19.BEC</span>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago