[itzul] Itsasontziak "eraikitzen" al dira?
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Or, Eka 13, 09:28:14, CEST 2008
Inork ez du zalantzan jartzen "egin" erabil daitekeela, baina uste dut
badela lekua hitz espezializatuagoetarako ere, hala nola "autoak fabrikatu"
eta "itsaontziak/hegazkinak eraiki".
Bide batez, kontura gaitezen "etxea(k) eraiki" bera ere ez dela oso
aspaldiko esapidea hizkera gehienetan, eta eskolatu gabeen artean ere ez dut
uste esapiderik berezkoena denik..
2008/6/12 Kulturgintza <kulturgintza a bildua aek.org>:
> Egun on
>
> Zalantza bat sortu zaigu, eta hemen gauden guztiok lehorrekoak garenez, ez
> daukagu batere argi: gaztelaniaz "los barcos se construyen", baina euskaraz
> ere "itsasontziak eraikitzen dira"???, ze guri arraro egiten zaigu, baina
> "egin" aditza izan ezik, bestelako alternatiba ez zaigu otutzen.
>
> Mila esker
> ----
> Erne: irakurri ItzuL posta zerrendaren lege oharra.
> http://www.eizie.org/Tresnak/Itzul/lege_oharra
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago