[itzul] Itsasontziak "eraikitzen" al dira?

Rosetta rosetta a bildua euskalnet.net
Or, Eka 13, 09:49:45, CEST 2008


Nik eskura ditudan eta fidagarritzat jotzen ditudan dokumentuetan (50  
MB inguruko korpus bat) behin ere ez zait agertzen itsasontzi, barku,  
txalupa eta horrelako itsasgauzarik "eraiki" hitzaren inguruan (bost  
hitz aurrerago edo atzerago); "egin", aldiz, nahiko maiz. Ingurumena  
laburtuz ere nahiko maiz: "ontzi" eta "egin"-en artean hitz bat,  
adibidez, eta "egin" beti ondoren. Ez dira denak "ontziak egin"  
gisakoak; izan daitezke "ontzian testamentua egin" modukoak ere.

Ez dakit inorentzat argigarri den.


Josu Zabaleta


Rosetta Testu Zerbitzuak S.L.
Caracaseko Erret Konpainia, 1, beh.
20011 Donostia
rosetta a bildua euskalnet.net
Tel.: 943 44 62 38
Fax: 943 45 50 16




El 12/06/2008, a las 11:06, Kulturgintza escribió:

> Egun on
>
> Zalantza bat sortu zaigu, eta hemen gauden guztiok lehorrekoak  
> garenez, ez daukagu batere argi: gaztelaniaz "los barcos se  
> construyen", baina euskaraz ere "itsasontziak eraikitzen dira"???,  
> ze guri arraro egiten zaigu, baina "egin" aditza izan ezik,  
> bestelako alternatiba ez zaigu otutzen.
>
> Mila esker
> ----
> Erne: irakurri ItzuL posta zerrendaren lege oharra.
> http://www.eizie.org/Tresnak/Itzul/lege_oharra




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago