[itzul] Itsasontziak "eraikitzen" al dira?
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Eka 16, 10:45:07, CEST 2008
Zoritxarrez, kontu apur bat hartzen ez badugu, horretarantz goaz. Antzeko zerbait gertatu da beste eremu batzuetan ere. Adibidez, 'arrantzan' zihardutenek 'arrainak harrapatzen' zituzten, eta gaur egun hasiak dira arrainak "arrantzatzen" ("pescando" alegia). Oso esanguratsua da, hain langintza zaharra izanik ere, Hiztegi Batuaren lehen itzulian ez zegoela 'arrantzatu' hitzik. Baina norbaitek falta sumatu eta... (noren falta, ordea?).
Berdintsu, 'ontzigintza' ere 'ontzi eraikuntza' bilakatuko da Hiztegi Batuaren n-garren itzulian, zergatik ez? :-(
Jon
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Gotzon Egia
Enviado el: lunes, 16 de junio de 2008 9:42
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Itsasontziak "eraikitzen" al dira?
> Inork ez du zalantzan jartzen "egin" erabil daitekeela, baina uste dut
> badela lekua hitz espezializatuagoetarako ere, hala nola "autoak fabrikatu"
> eta "itsaontziak/hegazkinak eraiki".
>
> Bide batez, kontura gaitezen "etxea(k) eraiki" bera ere ez dela oso
> aspaldiko esapidea hizkera gehienetan, eta eskolatu gabeen artean ere ez dut
> uste esapiderik berezkoena denik..
Bada arrazoia: «autoak fabrikatu» egiten diren bezala, «itsasontziak
eraiki» egin daitezke.
Mugaren bat beharko du analogiak, baina:
- Alde batetik, Mikel tabernak errepideei buruz esandakoaren haritik,
lur azpira doazen kutxetak edo argindar eroanbideak, eraiki egiten dira?
Kaleetako espaloiak? Autobideetako bazterbideak? Errepidetako seinaleak?
- Bestetik, analogiaren analogiaz, ohartzen garenerako erraz sortuko da
«itsasontziak eraiki» > «itsasontzien eraikuntza» > «itsasontzien
eraikuntza sektorea» (hori da, «el sector de construcción naval»).
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
----
Erne: irakurri ItzuL posta zerrendaren lege oharra.
http://www.eizie.org/Tresnak/Itzul/lege_oharra
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago