[itzul] Transkribaketak

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Ost, Eka 18, 12:58:08, CEST 2008


Hezkuntza Sailaren estilo-liburuaren ataletako bat "Estandarizatu gabeko 
solasak nola eman ikasliburuetan -Transkripzio-irizpideak-" izeneko lana 
da, Andres Alberdik egina. Lana ez dago oraindik argitaratua, baina ia 
amaitua dago (Euskaltzaindiaren oniritziaren zain dago, nik dakidala). 
Hor ageri diren irizpideak baliagarriak gertatuko zaizkizu, ziur asko.

Behar izanez gero, eta bestela lortzen ez baduzu, mezu pribatua bidali 
niri eta aurkituko dugu modua eskuratzeko (nik paperezko bertsioa 
besterik ez dut orain).

Alfontso

garbiņe(e)k dio:
> Egun on,
> 
> Orain gutxi ibili da itzul-en Zaldibarko ez dakit ze auzoko festa-egitaraua
> bertako hizkeran jaso ala ez.
> 
> Antzeko gaiarekin nator.
> 
> Kontua da, irrati batean hizketan aritutako pertsona baten transkribaketak
> idatziz jaso nahi ditugula. Euskara bikaina du, baina gure zalantza da hori
> transkribatzerakoan batuaz jarri behar dugun ala ez.
> 
> Herriko jaietako aldizkarian ateratzeko artikulua da.
> 
> Eskerrik asko
> 
> Garbiņe
> 
> Ordiziako Udala
> 
> 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago