[itzul] actividades deportivo-culturales

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Eka 26, 11:13:16, CEST 2008


Definizioari ondo erreparatu izan banio, erdarazko terminoaren benetako 
esanahiaz ohartuko nintzen, egia esateko.
Arazoa, nire ustez, jatorrizko testuan dago. Nik dakidan gaztelanian, 
"actividades deportivo-culturales" terminoa ez da, inola ere, 
"actividades culturales sobre el deporte / actividades culturales 
relacionadas con el deporte" terminoaren sinonimoa. Nire ustez, 
gaztelaniazko terminoa, definizio horrek adierazten duen kontzepturako, 
ez da zuzena. Eta, jakina, zuk euskaraz orain proposatu duzun hori edo 
horren antzekoren bat beharko du (kirolari buruzko kultura-jarduerak).

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

Actividades deportivo-culturales


martin-rezola a bildua ej-gv.es(e)k dio:

Barkatu, Alfontso, gaizki azaldu dut. Ez nintzen barra etzana proposatzen ari. Esan nahi nuena oso sinplea da: bai "kirol" bai "kultur(a)" erreferentzial gisa ondo ematen dute, banaka edota bi jarduera motaz ari bagara. Baina horko definizioaren arabera ez zait iruditzen "kirol- eta kultura-jarduerak" esanahi zuzena jasotzen duenik. Zure proposamenak "bi jarduera mota" ulertzera narama (areago izena plurala izanik). 

Duelako urte batzuetako antzeko kasu batean, aldeak alde, oso argibide egokiak emen zenituela gogorarazi nahi nuke, bide batez. http://tinyurl.com/5d5qya

Beharbada etsi beharko dut eta modo esplizitoagoa bilatu: "kirolaren eztakitzeri buruzko kultura jarduerak" edo horrelako zerbait.

Martin Rezola



-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Alfontso Mujika
Bidaltze-data: jueves, 26 de junio de 2008 9:17
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] actividades deportivo-culturales

Ez dut ondo ulertu "kabitze" horrena.
"kirol/kultura jarduera", barra etzanaz, ez zait egokiena iruditzen, 
barrak "bata ala bestea" esanahia eransten baitio, nire ustez (ON/OFF, 
125/220, AC/DC...) edo ratioarena bestela (ikasle/irakasle proportzioa...).

"kirol- eta kultura-jarduerak" jarriko nuke ("kabituko" balitz)

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

martin-rezola a bildua ej-gv.es(e)k dio:
  

> Dekretu batean agertzen da horren definizioa:
>
> «Actividades deportivo-culturales. Son aquellas actividades de carácter cultural relacionadas con la historia y desarrollo de los deportes, el movimiento olímpico o cualquier otra actividad relacionada [sic] con el deporte escolar.»
>
> Ezkerraldetik, "kirol/kultura jarduera" kabitzen zaizkit; eskuinaldetik "jarduera kulturala" ere bai. Baina dena batera termino bakar batean ez dakit nola eman. Eta "deportibo-kulturala" jartzea ere...
>
> Eskerrik asko.
>
> Martin Rezola
>
>   
>     



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago