[itzul] Nor da ha?

Agirre, Jesus Mª jm.agirre a bildua parlam.euskadi.net
Ost, Mar 5, 10:17:39, CET 2008


Nik ez daukat nire burua gramatikaritzat -nahiz eta "gramatika deskriptibo" bat idatzita eduki-, baina arrazoi osoa ematen dizut: nire uste formulazio hori ez da zuzena. Gehiago esango nizuke, susmoa dut formulazio hori jatorrizko testu baten itzulpenaren ondorio dela.

Jesus Mari Agirre

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: jon-agirre a bildua ej-gv.es
Bidaltze-data: miércoles, 05 de marzo de 2008 9:55
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] Nor da ha?

"Ismaelek bere arrebaren adinaren erdia dauka eta ha orain 28 urte jaio
zan."

 

Ismael balitz ez luke "ha" (hura) beharko:

"Ismaelek bere arrebaren adinaren erdia dauka eta orain 28 urte jaio
zan".

 

Beraz, arreba da; baina errepikapena saihestearren izenordaina erabiliz,
testua ilundu baino ez da egin. Argiago eta zuzen legoke "arreba" esanda
(eta koma gehituta):

"Ismaelek bere arrebaren adinaren erdia dauka, eta arreba orain 28 urte
jaio zan. Zenbat urte daukaz Ismaelek?". Zortzi urteko umeentzako
buruketak, askotan, hizkuntza ariketak izaten dira, matematikakoak baino
gehiago, baina, kasu honetan, oker dagoela deritzot, hau da, euskaraz
okerra ez da "arreba" errepikatzea, izenordaina sartzea baino (eta ez
iluntasunagatik bakarrik).

 

Zer dioskute gure gramatikariek? Esaldia zuzena da?

 

Jon Agirre

 

 

 

 

 

 

 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago