[itzul] Nor da ha?
Joserra_Beloki a bildua donostia.org
Joserra_Beloki a bildua donostia.org
Ost, Mar 5, 10:43:37, CET 2008
>"Ismaelek bere arrebaren adinaren erdia dauka eta ha orain 28 urte jaio
zan."
>Zer dioskute gure gramatikariek? Esaldia zuzena da?
Gramatikari ez, noski, eta zuzena, bada ez dakit; gazteleraz behintzat ez
dut uste izango litzatekeenik:" Ismael tiene la mitad de aņos que su
hermano y aquel naciķ hace 28 aņos" (gaztelania normal batean "este"
legokioke "hermano"ri); euskaraz, erakutsi digutenez, "hau" ezin
daitekeenez kasu horretan erabili "hori" beharko al luke? Horrekin
konponduko al genuke kontua? Beharbada, baina kontua zuzentasunaz areago
doala iruditzen zait:
Egokitasun kontua dela, alegia, komunikazio egokiaren kontua, eta, kasu
honetan, ulergarritasunari, zalantza izpirik ez uzteari, eman beharko
litzaiokeela garrantzi gehiena.
Atentzio berezia jarri beharreko kontua iruditzen zait, eta ez bakarrik
buruketen kasuan, baita definizio-eta horrelakoen kasuan ere (edozein
testutan, oro har, jakina, baina horrelakoetan bereziki).
Gurasotza urte horietatik paseak gara (aspaldi, tamalez), eta behin baino
gehiagotan atsekabetu gara hainbat definizio-testu ikusita: "zenbait
haurrek daukaten euskara mailarekin eta gainera testu hau toreatu behar..."
Seguru nago arlo horretan, euskararen beste hainbatetan bezala, dexente
hobetu dela ordutik hona (ez dut egungo eskola-liburuen berririk...); baina
ez behar hainbeste, dirudienez...
Eskola liburuetan testu egoki, ongi murtxikatuak, berez korritzen dutenak,
egon daitezen kontrol zorrotzak egin beharko lituzke dagokionak; ez da
"buruketa" konponerraza izango gure egoera linguistiko-soziolinguistikoan,
baina, 2008 "moderno" honetan eskura daukaguna, bederen...
Joserra Beloki
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago