[itzul] Sukal Leku

Joserra_Beloki a bildua donostia.org Joserra_Beloki a bildua donostia.org
Ost, Mar 5, 10:56:34, CET 2008





Munta gutxiagoko kontua, baina, halere...

"Aspaldiko kontua da: erdaldunak agintzen digu nola aritu behar dugun
euskaldunok. Sukal Leku izena ere erdaldun ilustraturen batek utziko zigun,
begia hiztegian nekatu gabe" (Edorta Agirrek, Berria, 2008-02-16)

Ez dakit erdalduna eta ez dakit ilustratua, baina norbaitek ziri polita
sartu digu...

Eta ikusita sukaldaritzak euskal kulturaren erakusleihoan duen leku gorena,
ederki erregosiko zaizkigu begi-belarriak "asmakilo"arekin...

Joserra Beloki






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago