[itzul] amoreagatik/kariaz
martin-rezola a bildua ej-gv.es
martin-rezola a bildua ej-gv.es
Ost, Mar 5, 11:34:50, CET 2008
Jurisprudentziari loturiko arrazoibide luze horietan, berez etortzen zaizkit, askotan, "-ren amoregatik/amorearren" eta "-ren kariaz" esamoldeak, oso erabilgarriak gertatzen baitira, nire ustez. Baina zalantzak ditut horiek idazteko moldearekin.
Hiztegi Batuak "amorearren" ematen du, markatu gabe ("amoreagatik" Batez ere Ipar.). Baina Ereduzko Prosan "amoreagatik" gailentzen da, aldez handiz. Zein erabilko zenukete?
"ren kariaz, karietara, kari...", zein da aproposena zuen ustez?
Mila esker.
Martin Rezola
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago