[itzul] Bolsa (de trabajo)

Joserra_Beloki a bildua donostia.org Joserra_Beloki a bildua donostia.org
Ost, Maiatza 7, 11:05:06, CEST 2008





"Formar una bolsa de trabajo para cubrir temporalmente el puesto de..."

Sarasola, eskaintza denerako, "aukera" proposatzen du: "(en periódico) lan
aukerak". Egokia dirudi, ezta?

Gazteleraz, berdin erabiltzen dela iruditzen zait poltsan lan (desberdin)ak
aukeran jartzen direnean eta poltsan (lan jakin bakar baterako) langileak
daudenean.

Euskaraz gazteleraz bezala erabiltzen dela esango nuke ("lan-poltsa"
bietarako --Elhuyarrek "lan-burtsa"-)

Goiko supuestoa bigarren kasuari dagokio: poltsa ez dago lanez osatuta,
lanerako gertu dauden langilez baizik:

Beraz: langile-aukera?, langile-poltsa?

Nire ustez kontzeptualki egokiagoak lirateke bi horiek "lan-poltsa" baino,
bigarren kasu horretarako; baina:

1) Pixka bat "gordinak" dira, ezta?
2) "Lan(-)poltsak" bide luzea egina dauka: 51.100 erabilpen inguru, Googlen
(bi adieretan).

Beste hizkuntzetan ez dakit nola ematen diren bi kontzeptu horiek...

Iritzirik?

Joserra Beloki







ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago