[itzul] Bolsa (de trabajo)

Aixe, S.L. aixe a bildua ctv.es
Ost, Maiatza 7, 13:34:56, CEST 2008


> Goiko supuestoa bigarren kasuari dagokio: poltsa ez dago lanez osatuta,
> lanerako gertu dauden langilez baizik:
>
> Beraz: langile-aukera?, langile-poltsa?
>
> Nire ustez kontzeptualki egokiagoak lirateke bi horiek "lan-poltsa" baino,
> bigarren kasu horretarako

Kontzeptuari begiratuta, nik ez nuke txartzat joko Ğlan poltsağ. Izan ere, 
zertarako da Ğlan poltsağ deritzogun langile zerrenda hori? Zerrenda 
horretan ageri diren gizabanakoei lana erosteko.

Hau da, Administrazio batek langile mota jakin baten lana behar badu, lan 
hori eskuratzeko, lan poltsa batera joko du. Lana izango da enplegu-emaileak 
zerrenda horretik eskuratuko duena, eta lana da zerrenda horretan ageri 
direnek eskaintzen dutena, azken batean.

Ondo izan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Gasteiz hiribidea, 89, atzealdea
01009 GASTEIZ

Tel.: (+34) 945 174 476
         (+34) 656 703 313
<aixe a bildua aixe.net>
<aixe a bildua ctv.es>






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago