[itzul] Alubia pinta
Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON)
mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es
Ost, Maiatza 7, 12:46:14, CEST 2008
Sarea esna, baina sarekook...
"babarrun pikart" dator Euskaltermeko fitxa batean, eta "babarrun nabar" beste batean (ikusi izanen dituzu)
Bestalde, Nekazaritza Hiztegian ageri denez, han aritu zen taldeak "babarrun pikart" hautatu zuen.
Horiek ikusita, "babarrun pikart" horren alde eginen nuke.
(bidenabar, "pikart" irakurrita -eta sanferminak gogoan-, Xalbadorren "Iruñeko ferietan" bertso sorta hura burura: "Bat zen pikarta xuria, hartan bota dut begia...")
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Gotzon Egia
Enviado el: martes, 06 de mayo de 2008 15:54
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Alubia pinta
Hau da, babarrun edo indaba gorri-gorria ez dena, baizik ttantta zurixka
batzuk dituena, nola da?
«Babarrun pikart» ikusi dut sarean, baina ez dakit, erreferentzia
gehienak ikastetxeetako menuetatik datoz...
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago