[itzul] Alubia pinta
Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON)
mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es
Ost, Maiatza 7, 13:07:58, CEST 2008
Esaten nuen sarekook (ni, behinik behin) ez ote geunden lo edo...
"Iruñeko ferietan" bertso sortakoak Xalbadorren ahotik entzunak ditut (grabazio batean), baina Jan Batixt Otxalderenak dira!
Bakoitzari berea...
Mikel Taberna
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Taberna Irazoqui,Miguel (Itzultzailea:NAO/BON)
Enviado el: miércoles, 07 de mayo de 2008 12:46
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Alubia pinta
Sarea esna, baina sarekook...
"babarrun pikart" dator Euskaltermeko fitxa batean, eta "babarrun nabar" beste batean (ikusi izanen dituzu)
Bestalde, Nekazaritza Hiztegian ageri denez, han aritu zen taldeak "babarrun pikart" hautatu zuen.
Horiek ikusita, "babarrun pikart" horren alde eginen nuke.
(bidenabar, "pikart" irakurrita -eta sanferminak gogoan-, Xalbadorren "Iruñeko ferietan" bertso sorta hura burura: "Bat zen pikarta xuria, hartan bota dut begia...")
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Gotzon Egia
Enviado el: martes, 06 de mayo de 2008 15:54
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Alubia pinta
Hau da, babarrun edo indaba gorri-gorria ez dena, baizik ttantta zurixka
batzuk dituena, nola da?
«Babarrun pikart» ikusi dut sarean, baina ez dakit, erreferentzia
gehienak ikastetxeetako menuetatik datoz...
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago