[itzul] Llevar a cabo una acción
Xabier Aristegieta
xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Ost, Maiatza 7, 14:12:17, CEST 2008
Kaixo, itzulkideok:
Jo dezagun honelako zerbait itzuli behar dudala:
"Nuestro departamento está llevando a cabo una serie de acciones para..."
Eta jo dezagun "acciones" hori euskaratzeko "ekintza" hitza aukeratzen dudala, normala denez.
Orduan... nola esango zenukete "llevar a cabo" hori euskaraz?
Ekintza bat...
egin? (ez dakit erredundantea ote den)
gauzatu? (hitz "aparatosoegia" iruditzen zait, esanahi pixka bat konplikatuagoa duena: zerbait "teoriatik praktikara" eramatearen ildokoa)
burutu? (Hiztegi Batuak ez dio esanahi hori ematen)
garatu? ("hemos desarrollado una serie de acciones" esaldiaren bidetik; niri, behintzat, "garatu" desegokia iruditzen zait erabilera horretarako)
Zuen proposamenak eskertuko nituzke. Ni, behintzat, dagoeneko amorratuta nago hain esaldi sinplea euskaratzerakoan hainbesterainoko komerietan ibili behar izatearekin. Baina, jakina, hori gure lanarekin doa...
Eskerrik asko,
Xabier
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago