[itzul] Llevar a cabo una acción
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Ost, Maiatza 7, 15:27:26, CEST 2008
"ekintza" hitza sartzea ezinbestekoa bada (eta horri buruz eztabaidatu
liteke), nik ez dut arazo larririk ikusten "egin" aditza erabiltzeko.
Gaur egungo testuetan begiratzea aski da ikusteko milaka aldiz
erabilitako klitxea dela, erredundantziak gorabehera.
Asierrek aipatutako "aurrera eraman" ere ondo ikusten dut (erdarazko
"llevar adelante acciones" esapidea ere hor dago; gaztelaniaren gaur
eguneko modak "desarrollar acciones" ederresten badu ere).
Gaztelaniazko "llevar a cabo una serie de acciones" ere ez da, preziso,
oso figura literario aberatsa. Klitxea da.
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
Xabier Aristegieta(e)k dio:
> Kaixo, itzulkideok:
>
> Jo dezagun honelako zerbait itzuli behar dudala:
>
> "Nuestro departamento está llevando a cabo una serie de acciones para..."
>
> Eta jo dezagun "acciones" hori euskaratzeko "ekintza" hitza aukeratzen dudala, normala denez.
>
> Orduan... nola esango zenukete "llevar a cabo" hori euskaraz?
>
> Ekintza bat...
> egin? (ez dakit erredundantea ote den)
> gauzatu? (hitz "aparatosoegia" iruditzen zait, esanahi pixka bat konplikatuagoa duena: zerbait "teoriatik praktikara" eramatearen ildokoa)
> burutu? (Hiztegi Batuak ez dio esanahi hori ematen)
> garatu? ("hemos desarrollado una serie de acciones" esaldiaren bidetik; niri, behintzat, "garatu" desegokia iruditzen zait erabilera horretarako)
>
> Zuen proposamenak eskertuko nituzke. Ni, behintzat, dagoeneko amorratuta nago hain esaldi sinplea euskaratzerakoan hainbesterainoko komerietan ibili behar izatearekin. Baina, jakina, hori gure lanarekin doa...
>
> Eskerrik asko,
>
> Xabier
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago