[itzul] onomastikazko zalantza bat

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Maiatza 8, 15:39:04, CEST 2008


Bai: "Bertizaranean".
Eta "Pettarrean", Fernandok esan bezala.

Nafarroako izendegia arautua du Euskaltzaindiak, baina ez du oraindik 
argitaratu. Zuberoako izendegia aspaldi arautu zuen, baina ez zuen 
deklinabideari buruzko ohar argigarririk erantsi ("Pettarra" 
eskualdearen deklinabideari buruz, adibidez). Azken arauetan, berriz, 
horrelako oharrak sistematikoki sartu dituzte arauetan; adibidez, 
Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako izendegietan.

Arabako izendegian (Euskaltzaindiaren 150. araua), kasu hori (beste 
toponimo batekin bada ere) esplizitatzen duen ohar hau dago:

<<Gogoratu behar da Asparrena izenaren bukaerako –a artikulua dela. 
Hortaz, Udalaren izen osoa erabiltzean honakoa da bidea: Asparrena,
Asparrenarekin...; baina Asparrenean, Asparreneko, Asparrenetik, 
Asparrenera... Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan 
beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Asparren 
maitea, Asparren osoan, Gure Asparren hau...>>

"Asparrena" -> "Asparrenean"

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak


Xabier Mendiguren(e)k dio:
> Kaixo, Fernando:
> 
> Bertizarana ere sail berekoa genuke, ezta?
> 
> X.
> 
> El 08/05/2008, a las 14:46, Rey Escalera, Fernando 
> (Itzultzailea:NAO/BON) escribió:
> 
>> Aupa, Xabier.
>> Nik ere zalantza izan dut behin baino gehiagotan, baina orain argi 
>> dudala uste dut.
>> Beste adibide batzuk ere baditugu: Abaurregaina, esaterako (baita 
>> Iruña ere, baina utz dezagun aparte Iruñea/Iruña auzia, oso kasu 
>> berezia baita).
>>
>> "Oin" hitza bezala deklinatu beharko dugu.
>> Oinean, oinera, oineko, oinetik, oinera, oinak, oinaren, oinarekin
>>
>> Abaurregainean, Abaurregainera, Abaurregaineko, Abaurregainetik, 
>> Abaurregainak, Abaurregainaren...
>>
>> Ongi izan.
>> Fernando
> 
> 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago