[itzul] onomastikazko zalantza bat

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Maiatza 8, 15:54:26, CEST 2008


Beno, aurreko mezuan "Bertizaranean" aipatu dut. Sistematikak hori 
eskatzen duela esan nahi nuen. Beste kontu bat salbuespena izatea eta -a 
berezkoa izatea edo horretara iritsia izatea. Salbuespena bada, hala 
izan dadila. Adibidez, Araban dago "Harana" udalerria, eta honela dio 
Euskaltzaindiaren arauak:

Gogoratu behar da Harana izenaren bukaerako –a artikulua dela. Hortaz, 
Udalaren izen osoa erabiltzean honakoa da bidea: Harana, Haranarekin...;
baina Haranean, Haraneko, Haranetik, Haranera...

Barkatu eragozpenak :-)



Patxi Petrirena(e)k dio:
> Arratsalde on:
> 
> EIMAren estilo-liburuko "Morfosintaxia" atalean, oharrak jaso ondorengo 
> ukituak ematean, honako adibide hau erantsi diogu "Azpeitia, -a" adibide 
> ezagunari:
> 
>    Debagoien*A*, *-A*            Debagoien*A*, Debagoien*EAN*, 
> Debagoien*ETIK*, Debagoien*EKO
> 
> *Bat dator Fernando Reyk esan duenarekin.
> 
> Bertizaranaren kasuan, berriz, nik, ingurukoa izanda, uste dut ez dudala 
> inoiz entzun "Bertizaranean", eta, egiazki, Euskaltzaindiaren izendegian 
> ez dator -a artikulua dutenen sailean: "Bertizarana" da, besterik gabe 
> ("Bertizaranako" eta abar).
> 
> http://www.euskaltzaindia.net/eoda/emaitzak.asp?hizkuntza=eu
> 
> 
> Patxi Petrirena
> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
> 
> 
> Xabier Mendiguren(e)k dio:
>> Kaixo, Fernando:
>>
>> Bertizarana ere sail berekoa genuke, ezta?
>>
>> X.
>>
>> El 08/05/2008, a las 14:46, Rey Escalera, Fernando 
>> (Itzultzailea:NAO/BON) escribió:
>>
>>> Aupa, Xabier.
>>> Nik ere zalantza izan dut behin baino gehiagotan, baina orain argi 
>>> dudala uste dut.
>>> Beste adibide batzuk ere baditugu: Abaurregaina, esaterako (baita 
>>> Iruña ere, baina utz dezagun aparte Iruñea/Iruña auzia, oso kasu 
>>> berezia baita).
>>>
>>> "Oin" hitza bezala deklinatu beharko dugu.
>>> Oinean, oinera, oineko, oinetik, oinera, oinak, oinaren, oinarekin
>>>
>>> Abaurregainean, Abaurregainera, Abaurregaineko, Abaurregainetik, 
>>> Abaurregainak, Abaurregainaren...
>>>
>>> Ongi izan.
>>> Fernando
>>
>>
>>
> 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago