[itzul] Cotillear

garbine mendizabal euskara a bildua ordizia.org
Or, Maiatza 9, 07:15:38, CEST 2008


Maisiatu edo maisian ibili.

Maixiyua
Izenburua: Maixiyua
Sinadura: Uranga, Joan Inazio
Egilea(k): Uranga, Joan Inazio

Argitalpena: Euskal-Erria.
Urtea: 1889




 Arro gerade ondo gaudela
 Ibar onetan mintzatzen,
 Badeizkiogu zerbait gerala
 Gaitzik etzaigu oroitzen:
 Jostaketa ta panparroikeri
 Abetan gera gallentzen,
 Elkar ikusi eziña ere
 Gure artian da sortzen,
 Ondo dagona albait nai degu
 Ikusi oso ondatzen.



 Iñoren onak eman oi digo
 Supri ezin degun miña,
 Maisiatu nai degu edozeiñ
 Naiz izan ez ura diña;
 Nai degu jakin nola bizi dan
 Auzo echeko argiña,
 Eta nolatan diru jabetu
 Ote dan ere okiña,
 Sortzen zaigula orla iñoren
 Eche goberna eziña.



 Bada ¿zergatik ote gerade
 Mintzatzen gisa onetan,
 Ez badegu guk zer ikusirik
 Auzokoaren gauzetan?
 Saiya gaitean iñola albada
 Geon egitekoetan,
 Gure bururik ipiñi gabe
 Onela besterenetan,
 Ez da zuzena bizitutzia
 Kezka-naspilla oietan.



 Gure bizia luze dalarik
 Naiko labur da izaten,
 Uste gabian gaitzen batekin
 Gerade bada arkitzen:
 Egun batetik bestera degu
 Zilipurdika egiten,
 Gaitzak ez baitu aundi-chikirik
 Ezertarako bereisten,
 Aguro ditu kemen guztiyak
 Gure gorputzetik kentzen.



 Obe genduke bizi bagiña
 Bata bestia laguntzen;
 Ikusten degu gure lagun bat
 Nola dijuan erortzen,
 Ta ¿ez diyogu guk lagunduko
 Ostera gora alchatzen?
 Utzi ditzagun maisio charrak
 Ta bizi elkar maitetzen,
 Kontzienziya garbi degula
 Bizi eta ill gaitezen.

Garbiñe Mendizabal
Euskara Zerbitzua- Ordizia





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago