[itzul] onomastikazko zalantza bat

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkarlanean.com
Ast, Maiatza 8, 14:26:32, CEST 2008


-a erorkorra duten leku-izenek deklinabide hau dute, ezaguna denez:

Azpeitia, Azpeitian, Azpeitiko, Azpeitira...

Berdin Bizkaia, Ermua eta beste hainbat.

Ohartu baldin bazarete, normalean aipatzen diren kasu guztiek bokala 
dute amaierako -a horren aurretik. Nire zalantza, -a aurretik 
kontsonantea dugunean zer gertatzen den, NON kasuan.

Adibidez, Zuberoako eskualde bat:

Pettarra, Pettarreko, Pettarrera... baina Pettarran ala Pettarrean?

Kasu bera genuke Ergoiena udalean: Ergoienan ala Ergoienean?

Inork erantzunik balu, eskertuko nioke.

x.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago