[itzul] Azpi- ala -orde?
Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org
Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org
Al, Maiatza 12, 11:02:19, CEST 2008
Gaztelaniazko sub- aurrizkiaren ordezko, besteak beste, euskaraz azpi-
aurrizkia eta -orde atzizkia erabili ohi dira.
Oro har, gaztelaniaz sub- aurrizkiaren ondoren doana kargu baten izena
baldin bada (director, secretario, presidente,...), euskaraz -orde atzizkia
jarri ohi da horren ordez (zuzendariorde, idazkariorde,
lehendakariorde,...) Aldiz, sub- atzizkiaren bidez zatitze baten ondoriozko
unitate txikiagoa adierazten bada (subrutina, subsección, subdialecto,...),
euskaraz azpi- aurrizkia jartzeko konbentzioa dagoela ematen du
(azpiprograma, azpiatal, azpidialekto,...). Aurrizki hori bera erabiltzen
da, adibidez, pertsona batek beste pertsona bat zerbaitetarako
kontratatatzen duenean eta kontratatuak kontu bererako beste hirugarren bat
kontratatzen duenean (subarriendo, subcontratación,...) eta hortik
azpierrentamendu, azpikontratazio, eta abar sortzen dira.
Sarrera uste baino ilunago honen ondoren, honatx galdera:
Zuetako norbaitek ba al daki zergatik Euskalterm eta Zehazki bezalako
hiztegietan azpi- aurrizkia erabiltzen den ordena hierarkikoan bigarren
dagoena adierazteko eta kargu baten ondorengoari, berriz, -orde atzizkia
gaineratzen zaion? Hau da, zergatik hiztegi horietan (eta beste batzuetan)
'suboficial' eta 'subagente' adierazteko 'azpiofizial' eta 'azpiagente'
ordezkoak ematen diren baina ez den *azpizuzendari, *azpilehendakari edo
*azpiidazkari bezalako hitzik ageri?
Zuetako norbaitek daki zergatik egiten den bereizketa hori?
Milesker aitzinetik.
Euskararen Donostia Patronatua
udala_euskara a bildua donostia.org
http://www.euskaraz.net
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago