[itzul] Azpi- ala -orde?
Aixe, S.L.
aixe a bildua ctv.es
Ost, Maiatza 14, 18:39:40, CEST 2008
Eztabaidagune honetan ni baino askoz jantziagoak badira, gai honetan (eta
beste askotan). Haien erantzunaren zain nengoen, baina, isilik daudenez,
nire gogoetatxoa ekartzera ausartu naiz.
>Oro har, gaztelaniaz sub- aurrizkiaren ondoren doana kargu baten izena
>baldin bada (director, secretario, presidente,...), euskaraz -orde atzizkia
>jarri ohi da horren ordez (zuzendariorde, idazkariorde,
>lehendakariorde,...) Aldiz, sub- atzizkiaren bidez zatitze baten ondoriozko
>unitate txikiagoa adierazten bada (subrutina, subsección, subdialecto,...),
>euskaraz azpi- aurrizkia jartzeko konbentzioa dagoela ematen du
>(azpiprograma, azpiatal, azpidialekto,...). Aurrizki hori bera erabiltzen
>da, adibidez, pertsona batek beste pertsona bat zerbaitetarako
>kontratatatzen duenean eta kontratatuak kontu bererako beste hirugarren bat
>kontratatzen duenean (subarriendo, subcontratación,...) eta hortik
>azpierrentamendu, azpikontratazio, eta abar sortzen dira.
Nire ustez, bereizkuntza ez datza hor. Irudipena dut, «X-orde» jartzen dela
adierazteko «X-orde» horrek «X» ordezkatuko duela, «X» falta bada edo
kentzen badute. Adibidez, txapeldunordea txapeldun bihurtzen da, txapelduna
deskalifikatuz gero. Alkateordea alkate bihurtzen da, alkatea hilez gero.
Irudipen horri jarraituz, «azpi-X», berriz, «X»ren azpikoa edo mendekoa den
zerbait da, «X» ordeztuko ez duena (ez, behintzat, automatikoki). Azpiatalak
ez du atala ordeztuko, atala desegiten bada; azpiatala atalaren mendeko da,
eta kito.
Zuzen baldin banabil, hortaz, «azpiofizial» eta «azpiagente», ofizialaren
eta agentearen mendeko dira, hurrenez hurren; eta, berez, ez dituzte
ofiziala eta agentea ordeztuko, haiek falta badira.
Ondo izan,
Xabier
___________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Gasteiz hiribidea, 89, atzealdea
01009 GASTEIZ
Tel.: (+34) 945 174 476
(+34) 656 703 313
<aixe a bildua aixe.net>
<aixe a bildua ctv.es>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago