[itzul] Kristinaenea

Aixe, S.L. aixe a bildua ctv.es
Ost, Maiatza 14, 18:30:11, CEST 2008


Jagonetetik Joxe Ramon Zubimendik emandako erantzuna ez dut hitzez hitz 
ekarriko (eurek erabakiko baitute noiz eta nola argitaratu euren erantzuna), 
baina, funtsean, hauek dira xehetasunak:

1. Nire galdera: idatzietan hainbat aldaera ikusten denez (Kristina Enea / 
Kristinenea, Ajuria Enea / Ajurienea), ea zein den hobestekoa.

2. Jagonetetik emandako erantzuna: Euskaltzaindiak 2000ko irailean 
argitaraturiko «Toponimia txikia arautzeko irizpideak» izeneko separatan, 
loturik agertzen dela beti «-ene(a)»: Zabaletaenea, Lubienea, 
Txartikuenea... eta, beraz, irizpide hori aplikatuz gero, Kristinaenea eta 
Ajuriaenea behar dutela izan.

Deklinabidea, jakina, honela izango da: Ajuriaenean, Ajuriaeneko, 
Ajuriaenetik, Ajuriaenera...

Alesen gogoetari helduta, gizakiak bere izena erabakitzen duen bezala 
(gustuko ez badu, aldatuko du), etxejabeak erabakiko du etxearen izena. 
Hizkuntzazko irizpideak, adituek azterturik, hor goian daude azalduta. Bien 
bitartean, hiztunok ezizenak jartzen dizkiogu elkarri, eta etxeei ere bai. 
Etxeen kasuan, izendatua mintzeko beldurrik gabe.

Ondo izan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Gasteiz hiribidea, 89, atzealdea
01009 GASTEIZ

Tel.: (+34) 945 174 476
         (+34) 656 703 313
<aixe a bildua aixe.net>
<aixe a bildua ctv.es>






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago