[itzul] Kristinaenea

Pello_Goikoetxea a bildua donostia.org Pello_Goikoetxea a bildua donostia.org
Ast, Maiatza 15, 08:55:36, CEST 2008





Egun on:
Banian kontu horien berri, Alex, eta baita orain asko ez dela egin dituzten
lan batzuk parkea aldatzea ote diren edo ez diren izan den eztabaidarena
ere. Eskerrik asko, edozien moduz ere.
Aldatze ez aldatze horretan ere graduak zeudek. Ez duk igoala Kristinaenea
jartzea edo Gladysenea jartzea.  Baina, kontua ez duk hori. Ni ez noak kasu
zehatz horretara, baizik eta, gaia atera zenez, pixka bat sakontzea,
gehixago jakitea nahi nikek. Eta, alde horretatik, oso artikulu
interesgarria huen, besteak beste, Iņaki Segurolaren hura. Haren edo haren
jirakoen berri izan nahi nikek nik.
Barkatu gure txokokeriekin endredatzea, baina, esan dudan bezala, gustura
hartuko nuke Iņaki Segurolaren artikulu hura eta haren inguruan izan zen
beste txostenen bat-edo.
Eskerrik asko.




                                                                           
             Ales_Bengoetxea a bildua d                                             
             onostia.org                                                   
             Enviado por:                                             Para 
             itzul-bounces a bildua pos         ItzuL <itzul a bildua postaria.com>          
             taria.com                                                  cc 
                                                                           
                                                                    Asunto 
             14/05/2008 16:06          Re: [itzul] Kristinaenea            
                                                                           
                                                                           
                Por favor,                                                 
                responda a                                                 
                   ItzuL                                                   
             <itzul a bildua postaria.c                                             
                    om>                                                    
                                                                           
                                                                           








Hemen txoko honetan inork ez digula entzuten aprobetxatuz, izen horren
'immutabilitate ofizialaz' uste dudana azalduko diat.

Mandasko dukesa Cristina Brunetti (Fermin Lasalaren emaztea) da
Kristinaenea izenean ageri den 'Kristina' hori. Dukesa eta bere senarra
ondorengorik gabe hil zirenez, etxaldea Donostiako Udalak heredatu zuen,
baina, besteak beste, honako baldintza hau zegoen horretarako: udalak ezin
izango zion etxaldeari izena aldatu.

Eta hor hasten duk, nire ustez, prolema potoloa. Zer da izena aldatzea?
Bada, batzuen ustez, C-ren ordez K jartzea izena aldatzea duk; beste
batzuek pentsatzen ditek, orobat, marra bat kentzea, espazio bat 'jatea',
bigarren elementua (Enea) minuskulaz idaztea, eta horrelako ukituak egitea
izena aldatzea dela. Horregatik, Euskaltzaindiak esan edo Aita Santuak
esan, ez diat uste, 'forma zuzena' onetsiko denik,  esandako horien ustez
izena 'aldatzea' litzatekeelako.

(Hau ez zoak hirekin baina etorri egin zaidak)

Dena dela, ez dakit zergatik dagoen halako fijazioa 'enea' bukaera bereizi
idatzita daukaten etxeen izenekin. Gaizki daudela badakigu, sortu zituzten
garaian ere gramatika zuzenaren eta okerraren arteko bereizketa ez zuten
oso argi izango. Eta gaur egungo kasuetara etorrita, zer gertatzen da
Hasier eta Galder bezalako mutil izenekin? Horiek ere ez al daude gaizki
eratuta? Nor hasiko da orain esaten Hasier guztiek hemendik aurrera Hasiera
izena hartu beharko dutela? Ez al dute bi kasu horiek elkarren antz handia?


PS. Inork ez dio erantzun atzo bidalitako galderari (azpi- vs. -orde).
Kontua ez da filosofatzea. Udaleko lanpostuen izenak aztertzen ari gara
eta, egia esan, hiztegi berrienen bidetik, 'azpiofizial' bezalako hitzak
erabili behar izateak (orain arte 'ofizialorde' erabili izan da udalean) ez
dit ilusio handirik pizten. Horregatik, jakin nahi nuke, ea zuei ere ez ote
dizuen Jesukristoren belarriko mina sortzen 'azpiofizial' dontsu horrek.
Edo agian ez...




Euskararen Donostia Patronatua


udala_euskara a bildua donostia.org


http://www.euskaraz.net





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago