[itzul] Fwd: pen drive

Inaki Luzuriaga aizkomendi a bildua yahoo.com
Ast, Maiatza 15, 10:22:16, CEST 2008


Kaixo: eskerrik asko, bilaketa egin dut lehen baina ez
dit emaitzarik eman. 

Dena den, pendrive edo pen drive ez da marka bat edo
azpisailkapen bat inondik ere. Hona gaztelaniazko
wikipedian agertzen dena: 

"Una memoria USB (de Universal Serial Bus, en inglés
pendrive o USB flash drive) es un pequeño dispositivo
de almacenamiento que utiliza memoria flash para
guardar la información". Berdina esateko, ingelesez
memory stick ere erabiltzen da. 

Eibarkoen eztabaidan pendraifa-eta proposatu dituzte
eta egia esateko ez didate gogobetetzen. Nire ustez,
memoria-giltza egokia da. Beste proposamenik baduzue,
hau toki egokia da esateko.

Iñaki

--- Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net> wrote:

> > Kaixo! Norbaitek pen drive itzuli al du?
> > Memoria-arkatza arraroa iruditzen zait,
> memoria-giltza
> > erabili al du inork? 
> 
> Eibartarrak zerrendak orain dela ez asko aritu izan
> ziren horretaz:
>
http://search.gmane.org/search.php?group=gmane.culture.language.basque.eibartarrak&query=pen-drive
> 
> -- 
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
> 



      



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago