[itzul] Sartu-irteerak
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ast, Maiatza 15, 12:41:18, CEST 2008
Aurreko batean antzerako zalantza bat sortu zitzaigun:
<<itzultzaile-egokitzaile>> beste modu batean eman daiteke? Ondo dago
<<itzul-egokitzaile>>?
Baietz esango nuke, baina eredu moduan erabil daitezkeen kasuak oso
gutxi dira: <<salerosketa>>, <<ikus-entzunezko>> eta <<ikus-entzule>>.
Besterik ez zait bururatzen, baina hiruretan jokatu da berdin: lehenik
aditz-elkarketa, eta gero, eratorpena. Hala dirudi, edo hala ikusten dut
nik.
Dena dela, beste arazo bat dago: zelan osatzen dira aditz-dvandvak?
Ematen du Hitz-elkarketa /4 liburuan <<aditzoin + aditz>> moduko elkarteak
(salerosi, harreman) ihartutzat ematen dituztela, eta emankortzat
<<partizpio + partizipio>> modukoak (sartu-irten, itxi-ireki...).
Beraz, ematen du <<sartu-irteerak>> ere beste aukera bat dela.
Asier Larrinaga
<hr />
<span lang=ES style='font-family:"Gill Sans Extra Bold";color:red;mso-ansi-language:ES'>WORLD CAFÉ DE RADIO EUSKADI - 18 DE MAYO. BILBAO<br>
Maiatzak 18an Bilbon World Cafe Radio Euskadi</span>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago