[itzul] que se precie

Xabier Aristegieta xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Or, Maiatza 16, 15:14:22, CEST 2008


Esango nuke "itxuroso" hitzak badaukala "que se precie" horrekin esan nahi
izaten dena adierazteko gaitasuna (Ibon Sarasolak bere hiztegian
"itxuroso"ri buruz esaten duena esaten duela ere; alegia, "itxuroso" hori
behe-mailako hizkuntzakoa izateari buruz).

"Como todo tesoro que se precie...": "altxor itxuroso guztiek bezala...",

Edo, oraindik adierazgarriago ("que se precie" horretan txertatuta dagoen
nolabaiteko ironia hobeki biltzen duelako):

"edozein altxorri, itxuroso izateko, ezinbestekoa zaion bezala..."

"Buen buscador de tesoros" horretarako, nik "peto-peto" erabiliko nuke:

"Como buen buscador de tesoros, deberás...": "altxor-bilatzaile peto-petoa
zaren aldetik,..."

Zer edo zertan lagungarri izango zitzaizulakoan,

Xabier
----- Original Message ----- 
From: "Itzuliz Itzulpen Zerbitzua" <itzuliz a bildua euskalnet.net>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, May 15, 2008 7:13 PM
Subject: [itzul] que se precie


> Arratsalde on: nola ematen dituzue halakoak?
>
> "Como todo tesoro que se precie, ..."
> "Como buen buscador de tesoros, deberas..."
>
> Blokeatuta nago
>
> Mila esker aldez aurretik
>
> Joxemari




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago