[itzul] erlatibozko aposizioak
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Al, Maiatza 26, 13:46:12, CEST 2008
Arazoak izan ditut postarekin, eta ez nuen lortu mezu hau ITZULera
helarazterik. "Erlatibozko esaldiak" zen haria, behean ikus daitekeenez,
baina izenburua aldatu dut. Ea oraingoan:
---
Halako erlatibo eskuineratuak zuzenak dira eta tradizio handikoak euskalki
(moderno ia) guztietan.
Badituzte hala ere, mugapen batzuk:
-Absolutiboan baino ezin daiteke egin halako aposizioa:
*habearte kanoi-gangadunari, .... -Na/-Nari
-Aurrekariak nolabait markatu behar du ez duela erreferente espezifikorik
(aposizioak osatzeko gelditzen baita).
(Aurrekaria espezifikoa bada, aposizioa ere zentzu zehaztailean ulertzen da
(aurrekariaren errefrente espezifikoa areago zehazten du):
ikusi dugun habeartea, (hots,) kanoi-ganga duena [ZEIN habearte, eta ez
NOLAKO habeartea])
Bigarren baldintza (erreferente inespezifikoa) automatikoa da sintagma
mugatugabeekin, baina (zure adibidean bezala) mugatuek ere zentzu bera izan
dezakete:
badu habearte kanoi-gangadun bat/-a, ... Na
Alegia, ez dela ulertzen "habearte kanoi-gangadun" jakin=espezifiko bat
duela. Erreferente inespezifiko bat segidako aposizioak espezifikatu duela
adierazten du halakoetan tipėkoa den gorazko doinuera "zintzilikatu"ak:
badu etxe dotore bat... -Na
Horregatik izaten da zalantza koma ipini ala ez: alde batetik, bada
nolabaiteko etena, baina eten-edo horrek aurrekoak segitzen duela adierazten
du. Praktikan, erlatibozkoa (batez ere luzea bada) komaz eman ohi dugu:
badu etxe bat dotorea
badu etxe bat dotore askoa
badu etxe (dotore) bat, hiru bainugela dituena
Segidako hiru esaldi hauetatik, beraz, lehenak baino ez du aukerarik halako
-Na aposizioa hartzeko ("ahots bat" vs "ahots bati", "haren ahotsa"):
1 Ahots bat entzun dut, PARERIK EZ ZUENA / (zeinak) ez baitzen parerik /
; ez zuen parerik
2 Jaramon egin diot ahots bati, (zeinak) ez baitzuen parerik / ; ez zuen
parerik
3 Entzun dut haren ahotsa, (zeinak) ez baitzuen parerik / , eta ez zuen
parerik
------------------------------
*Nork:* itzul-bounces a bildua postaria.com honen izenean: Naiara Ibero Ibero
*Bidaltze-data:* or., 2008/05/23 09:21
*Nori:* itzul a bildua postaria.com
*Gaia:* [itzul] erlatibozko esaldiak
Kaixo, itzulpen batekin nabil eta erlatibozko esaldiekin zalantza bat sortu
zait. Egokia al da ondorengo esaldiaren egitura?
"Elizak habearte kanoi-gangaduna du, parpain-arkuek hiru zatitan bereizten
dutena."
Gero eta gehiago zabaltzen ari den egitura mota da baina ez dakit benetan
egokia ote den.
mila esker aldez aurretik.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago