[itzul] erlatibozko aposizioak
Bittor Hidalgo
bittorhidalgo a bildua wanadoo.es
As, Maiatza 27, 13:54:42, CEST 2008
Hemen gabiltza berriro txakurra eta katua moduan. Juan Garziaren oharraren
lehen puntuari baino ez diot helduko hemen, nahikoa luze bada-eta hau bera
ere. Agian geroxeago helduko diot beste mezuren batean beste punturen bati.
J. Garziak dio: “Halako erlatibo eskuineratuak zuzenak dira
Badituzte hala
ere, mugapen batzuk:
1. Absolutiboan baino ezin daiteke egin halako aposizio[gibeleratu]a:
*habearte kanoi-gangadunari, .... -Na/-Nari"
Eta beraz txarra litzateke esaldia Juanen arabera. Ez du errepikatu baino
egiten EGLUk (V 215) argi esana adibide eta guzti: “Perpaus apositibo
gibeleratua ez da ergatiboan, datiboan edo inesiboan izaten ahal, kanpoko
ardatzak horrelako kasua duenean ere:
a. *Gizon batek hitz egin zidan ongi ezagutzen duzunak.
b. *Gizon bati mintzatu nintzaion ongi ezagutzen duzunari.
c. *Etxe batean bizi zen, leihorik ez zuenean.”
EGLUren oharra ordea ez da hor bukatzen, eta atea irekita uzten die halako
esaldien onarpenari, bertan -ilunxeago bada ere- bai esaten duen bezala
(EGLU V 215):
“Aurreko adibideetako perpausak aditzaren ondotik etena eginez (bi puntu
balira bezala), eta beraz perpausaren batasuna hautsiz, onar daitezke;
beste1a ez.”
Beraz goiko c esaldia bera, koma bat ematen duena aditzaren ondotik etena
eginez (bi puntu balira bezala-edo -maila hori eztabaidagarri izaki ere-).
Eta beraz berdin aurreko biak ere (a eta c), baldin eta halako etena
eraginez aditzaren ondotik, koma batekin, koma eta puntu batekin, bi
punturekin, puntu bakarrarekin, edo erabili genezakeen beste konbentzio
grafikoren baten bidez. Kontua da jakitea halakoak erabili ohi diren gure
tradizioan, aho zein idatzizkoan, eta baliorik baduten.
Ez dut adibide idatzi gehiegirik esku artean, baina bai behintzat bat J.
Etxepareren Buruxketakoa (d) eta beste bat gaur egunekoagoa niri guztiz
arrunta iruditzen zaidana (e) -ikusi ere ahozkoak diren , baina baita ere
halako aposizio gibeleratuak-edo (hau da izen ardatz deklinatua eta
erlatiboaren artean beste osagairen bat erakusten dutenak, kasua errepikatu
gabe, aposizio gibeleratua absolutiboan ematen dutenak (ugariagoak nire
adibidetegian behintzat). Hala, Mayi Ariztiaren kontakizunen sarrerakoa (f),
P. Urteren 1712koa (g), Añibarroren 1803koa (h), Bago eta Agirre medikuen
1899ko Medikantza liburutiko batzuk (i eta j), E. Zubiri Manezaundi
nafarraren (k), Miranderen (l), edota gaur egunekoagoak ere, Gotzon Egiaren
(m) edota Kim itzulpeneko (n), edota gaur eguneko ahozkoak (ñ, o, p)
-adibide guztiak atereak nire 2002ko “-(e)n erlatibo aposatuak. Izen
ardatzaren eskuin hedatzen diren erlatiboak euskaraz (II)” artikulutik,
Uztaro 42, 2002, 17-83, 4.9. atalean Kasu korrespondentzia izen ardatza eta
aposizioaren artean, sarean irakurri litekeena:
http://denda.ueu.org/pdfak/uztaro42.pdf helbidean-:
d. Emazteer dago, aldiz, lili bakhanen biltzea, hala nola violette,
tubéreuse, cassie, jasmin deritzatenen. (Et, 69)
e.
, lehen kapitulura mugatuko naiz, hain zuzen joeraz gehien interesa
zaidanera. (M. Alberdi, EEg, 1998-XI-10, 3)
-----------
f. Bertze batzu, Itsasuko artzain BATI hartuak, bere bizi guzia bere
artaldearen erdian ereman duenA, uda Itsasun, mendiz mendi, bere etxea
elizatik hiru orenen bidean; eta negua, Saran, ainitz urtez. (4)
g. ikhussi diat baÿ ene pobluAREN aflicçionea, Ejiptuan dénA: ... (Ur, 96)
h. ..., aldi baten jarraitu ezquero Jesusi, igues eguinic bera ganic, ta
eguinic SatanasEN Vandera-pecoa, ondatu zanA betico Infernuan! (Añ, 1803,
25)
i.
, zeñatatik lendabizi izendatu bear diranak diran birikak, daudenak
beren barrunbe guztia kanale txiki batzuez beteak, eta oek berriz beste eziñ
konta ala zaiñ txikiZ estaliak daramatenAK gorputz guztiko odola leku
aetara;
(Med, 51)
j.
; eta irugarrengo, beste zenbait gaxo edo gaitzETAN zeñak emen eziñ guk
bakoitza izendatu giñezken eta gelditzen diranAK medikuaren eginkizunetzat,
nola diran,
(Med, 97)
k.
, denak aberats okhituEZ betheak, eta sosa xahutzen dutenETARIK ahurtaka
barreatuz beren yostakarietan,
(Zub, 53)
l. Hegoaldeko Euskaldunak erresuma arrotz batEN menpean zeuden, Europako
harroena zenA. (J. Mirande, Herri saindu eta demokratikoaren parabola, in
Obra osoa, I, 453, Hiria, 1999)
m. Honek ilobARI egin zion enkargua, artean 15 urtetako mutikoskorra zenA.
(GEg, 1985, 99)
n. Lehenengo aldiz entzun zuen europar adituen lanEN berri,
budismoaren
ehun Leku Sakratuak aurkitu zituztenAK. (Kim, R. Kipling; ap. Biguri, 1994,
63)
-----------
ñ. Eta ikastola haundiTAN, hau da, lehen zituztenAK, 5, e
, 5 gela, kurso
bakoitzeko, asko dira 4etara jetxi direnak
(ELIt, 230)
o. Nik, Joxe Mari Zeberiok esan dituen hitzEI, ba
, bueno, deigarriak, eta
nolabait, harritzekoa baita ere, adierazten dutenAK, ba
, Eusko Alderdi
Jeltzalearen barnean dauden kontraesanak. (ELI, 125)
p. NorK lortuko du gaitasun hori gaztelaniaz, jatorriz euskalduna danA, eta
eskolan inoiz gaztelaniazko gai bat ematen ez dunA? (ELGo, 300)
Halako esaldiez dio EGLUk (V 216), guk goian aipatutako adibideen antzekoak
gehituz: “Euskara mintzatuan, halere, gertatzen da batzuetan, kanpoko
ardatza adizlaguna denean, absolutiboan den erlatibo libro apositibo batekin
agertzen baita. Orduan, kanpoko ardatzaren eta sintagma apositiboaren arteko
kasu konkordantzia hautsirik gelditzen da:
a. [Gizon batekin] hitz eginen dut [kontu horiek ongi ezagutzen dituena].
b. [Herri batera] heldu nintzen [batere ezagutzen ez nuena].
c. Ixtorio sail bat ere eta hoberenetarik, badut hartua. [lauetan hogoita bi
urteko xahar maite baten ganik], [Saran sortua], [Zugarramurdin zagona
orduan] (M. Ariztia, Amattoren uzta, Aintzin solasa).”
Gure adibideekin eta azken honekin ere ikusi bezala, ez dirudi esan
litekeenik, bakarrik ahozko euskararen errekurtsoa denik, idatzizkoa ere bai
baita.
Nolanahi EGLUren ondorioa gogorra da, eta ez gure gustukoa, segidakoa:
”Jokabide hau ez darraio tradizioari, eta ez dugu gomendatzen idazketa
jasoetan bereziki.”
Gauza bertsua egin du 214. orrialdean halako komunztadura absolutiboak (izen
ardatza beste kasu batean denean) aitortuz (bereziki ahozko euskaran, nahiz
segidan idatzizko adibideak ere eman), etenik gabe emaniko izen ardatz
deklinatu eta erlatibo absolutiboen artean (hau da erlatibo ez gibeleratuen
artean):
• Gure Jainkoak, beti xuxen dabilana, ongi gidatzen baitu,
(M. Ariztia
)
• Hunek dote eraman Philip ederrari / Frantziako tronuan behar zena jarri.
(Hiribarren, Eskaldunac)
Nahiz amaitu esanez: “Jokabide hau, tradizio nagusiaren aurka doana, ez da
gomendatzekoa”.
Horien aurrean nire artikuluan atala amaitzeko diodana errepikatu baino ez,
bi aukeren erabileraren errekurtsoaren aurrean (aposizio komunztatua edo
aposizioa absolutiboan emateaz -izan aposizio “gibeleratuak” zein ez-):
“
nik esango nuke, hiztunak efektu desberdinak eragiten dituela kasu batean
eta bestean. Aposizioa absolutiboan emanik, atentzioa sintagma honetara doa,
esaldia ahazturik. Komunztadurarekin, esaldiaren osotasuna da indartua.
Azterketa zehatzago batek bakarrik eman liezaguke erabileraren kasuistika.
Gehitxo da beste gabe bigarren aukera hau gaitzestea.” Batez ere, hau hiztun
idazle euskaldunaren adierazpide errekurtso aberats bat gehiago denean eta
izan denean. “Bestela -eransten genuen artikuluaren oin ohar batean-,
Euskaltzaindiaren Komunztadura aposizioetan 109. arauan gertatua gertatu
liteke berriro. Araua edo gomendioa beti komunztadura egitea izaki, bertan
leku eta arreta handiagoa eskaini beharrean gertatzen da gomendioz kanpoko
salbuespenari: «lekukotasun urriagoa duena tradizioan», «erabilera
lasaiagoa» suposatzen duelakoan, «perpausaren egituratik aparte erantsitako
tartekia edo parentesi moduko zerbait delakoan», «areago euskara mintzatuan
erabiltzen delako». Zergatik ez orduan bere lekua aitortu egiturari,
baztertu ordez?”.
Tradizioa arakatzen segitu nahi duenak badu non.
Ondo izan
Bittor
=============================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Gaztelu kalea, 25, 4.A
20013 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
=============================
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Juan Garzia Garmendia
Enviado el: lunes, 26 de mayo de 2008 13:46
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] erlatibozko aposizioak
Arazoak izan ditut postarekin, eta ez nuen lortu mezu hau ITZULera
helarazterik. "Erlatibozko esaldiak" zen haria, behean ikus daitekeenez,
baina izenburua aldatu dut. Ea oraingoan:
---
Halako erlatibo eskuineratuak zuzenak dira eta tradizio handikoak euskalki
(moderno ia) guztietan.
Badituzte hala ere, mugapen batzuk:
-Absolutiboan baino ezin daiteke egin halako aposizioa:
*habearte kanoi-gangadunari, .... -Na/-Nari
-Aurrekariak nolabait markatu behar du ez duela erreferente espezifikorik
(aposizioak osatzeko gelditzen baita).
(Aurrekaria espezifikoa bada, aposizioa ere zentzu zehaztailean ulertzen da
(aurrekariaren errefrente espezifikoa areago zehazten du):
ikusi dugun habeartea, (hots,) kanoi-ganga duena [ZEIN habearte, eta ez
NOLAKO habeartea])
Bigarren baldintza (erreferente inespezifikoa) automatikoa da sintagma
mugatugabeekin, baina (zure adibidean bezala) mugatuek ere zentzu bera izan
dezakete:
badu habearte kanoi-gangadun bat/-a, ... Na
Alegia, ez dela ulertzen "habearte kanoi-gangadun" jakin=espezifiko bat
duela. Erreferente inespezifiko bat segidako aposizioak espezifikatu duela
adierazten du halakoetan tipìkoa den gorazko doinuera "zintzilikatu"ak:
badu etxe dotore bat... -Na
Horregatik izaten da zalantza koma ipini ala ez: alde batetik, bada
nolabaiteko etena, baina eten-edo horrek aurrekoak segitzen duela adierazten
du. Praktikan, erlatibozkoa (batez ere luzea bada) komaz eman ohi dugu:
badu etxe bat dotorea
badu etxe bat dotore askoa
badu etxe (dotore) bat, hiru bainugela dituena
Segidako hiru esaldi hauetatik, beraz, lehenak baino ez du aukerarik halako
-Na aposizioa hartzeko ("ahots bat" vs "ahots bati", "haren ahotsa"):
1 Ahots bat entzun dut, PARERIK EZ ZUENA / (zeinak) ez baitzen parerik /
; ez zuen parerik
2 Jaramon egin diot ahots bati, (zeinak) ez baitzuen parerik / ; ez zuen
parerik
3 Entzun dut haren ahotsa, (zeinak) ez baitzuen parerik / , eta ez zuen
parerik
------------------------------
*Nork:* itzul-bounces a bildua postaria.com honen izenean: Naiara Ibero Ibero
*Bidaltze-data:* or., 2008/05/23 09:21
*Nori:* itzul a bildua postaria.com
*Gaia:* [itzul] erlatibozko esaldiak
Kaixo, itzulpen batekin nabil eta erlatibozko esaldiekin zalantza bat sortu
zait. Egokia al da ondorengo esaldiaren egitura?
"Elizak habearte kanoi-gangaduna du, parpain-arkuek hiru zatitan bereizten
dutena."
Gero eta gehiago zabaltzen ari den egitura mota da baina ez dakit benetan
egokia ote den.
mila esker aldez aurretik.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago