[itzul] Sendagile + gaixo - ??

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Maiatza 27, 10:12:58, CEST 2008


Baliabide egokia izan daiteke ^ eta v erabiltzea, + eta - baino hobea. Izan ere, "sendagile + gaixo - mediku bakoitzeko" irakurtzen hasi eta 'sendagile gehi gaixo ken mediku bakoitzeko' irakurriko nuke erdarazkoa zein den jabetu arte. Ikurrok erabiltzekotan "sendagile +ago gaixo gutxiago sendagile bakoitzeko" izango litzateke.

^ (gora/gehiago) eta v (behera/gutxiago) erabiltzekotan alderantziz hobeto:
Sendagileak ^ gaixoak v sendagile bakoitzeko (sendagileak gora gaixoak behera sendagile bakoitzeko).

Jon

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de joseba
Enviado el: lunes, 26 de mayo de 2008 17:16
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Sendagile + gaixo - ??

Gaztelaniaz honako hau dioen esaldia bidali didate

+ médicos - pacientes para cada médico.

Zalantzan nago, euskaraz + eta - sinboloak erabili ala ez. Ez daukat garbi
euskaldun batek ulertuko lukeen ala ez.
Beste aukera gehiago eta gutxiago erabiltzea da, jakina, baina orduan
publizitatearen aldetik aberastasuna galduko luke.

Gaztelaniaz pentsatutako publizitatearen ondorioak.

Aurretik eskerrak emanez,

Joseba Berriotxoa





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago