[itzul] Cecilianismo

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Ost, Maiatza 28, 10:39:50, CEST 2008


-Gotzonek dio: 1- cecilianismo = zezilianismoa ?
-----------------
Nire ustez, bai, "zezilianismo", zalantzarik gabe. Jatorrian 
pertsona-izena duten eta "-ismo" atzizkiaz osatutako " arte-, erlijio-, 
politika- edo filosofia-korronteen izenak bere horretan mailegatzekoak 
dira. Hiztegi Batuan bertan daude, adibidez, "darwinismo, jansenismo, 
leninismo, luteranismo, karlismo, maoismo, troskismo.." sarrerak.
Alde horretatik, "leninismo" erabili beharrean "lenindartasun" 
erabiltzea bezain bitxia litzateke "zeziliatartasun" egitea.
----------------

-Gotzonek dio: 2- asociación ceciliana = elkarte zeziliarra? (mugimendu 
horren barruan sortu ziren elkarteak dira)
 > Izatekotan, «zezilar elkartea»; «lapurtar idazlea» hobe, «idazle
 > lapurtarra baino».
----------------
Batzuetan, ebazten zailak izaten dira horrelakoak. Pertsona-izenetatik 
(eta leku-izenetatik) abiaturik adjektiboak sortzeko erdal -iano/-ien 
eta -ino/-ine atzizkiek atal berezia osatzen dute. Izenaren azpian 
dagoen eponimoa argia denean, -tar/-dar/-ar erantsita eratu daitezke 
izenondoak ("alexandrotar, juliotar, gregoriotar"), baina, 
bestelakoetan, mailegura jotzea da onena. Adibidez, "kaputxino, 
jakobino"...).

Horrelakoetan, beraz, ez dago irizpide bakarra. Hiztegi Batuan, 
adibidez, "salesiano" eta "salestar", biak, ageri dira. Hezkuntza 
Sailaren estilo-liburuaren onomastikako atala landu genuenean, horietako 
batzuekin borrokatu beharra gertatu zitzaigun. Oro har, -tar atzizkiaren 
bidezko bidea hobetsi genuen, baina salbuespen batzuk eginda:

<<(...) "Liburutegi Anbrosiotar", "Kapera Sixtotar" eta "kantu 
gregoriotar" izendapenen ordez, "Liburutegi Anbrosianoa", "Kapera 
Sixtinoa" eta "kantu gregorianoa" hobetsi dira, izenondo mailegatu 
horiek adierazkorragoak direla iritzita.>>

Kasu honetan, hala, bi aukera: "zeziliano" mailegua edo "zeziliatar" 
euskal eratorria ("zeziliar" forma ez nuke erabiliko, pertsona-izenei 
eransteko atzizkia -tar izaten baita [abizenekin beti: "perurenatarrak, 
mujikatarrak, canterotarrak"]: "juliotar, alexandrotar"..). Esan beharra 
dago, nolanahi ere, -iar aldaera erabili dela batzuetan tradizioan joera 
adierazteko: "erregetiar, goiztiar"...).

Ordenari dagokionez, arrazoi du Gotzonek dioenean "«lapurtar idazlea» 
hobe, «idazle lapurtarra baino»". Nolanahi ere, jatorria adierazten 
duenean (eta, batez ere, izen bizidunak kalifikatzen dituenean) da 
egokia eta tradizioduna posizio hori: "lapurtar idazlea". Joera edo 
bestelakoak adierazteko, berriz, izenetik eskuinera jarrita erabiltzen 
dira gaur egun: "abiadura angeluarra, diagnostiko goiztiarra, logaritmo 
hamartarra". Aztertzen ari garen adibidea erdibidean dago: ez da 
jatorria (ez baita leku-izena) eta bada nolabait joera. Horiek horrela, 
iruditzen zait ez dela hain erraza ebaztea "zeziliatar elkartea" edo 
"elkarte zeziliatarra" behar duen.
------------------------

- Gotzonek dio: Hiztegietan «Errenazimentu», Wikipedian «Pizkunde»... 
Hiztegi Batuak ez du «errenazimentu»-rik ezagutzen.
---------------------
Hiztegi Batuak ez du argitu "pizkunde" hitzak zer adierazteko balio 
duen. Hezkuntza Sailaren estilo-liburuak "Errenazimentu" proposatzen du 
historiaren aldi hori izendatzeko.

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak




Gotzon Egia(e)k dio:
>> 1- cecilianismo = zezilianismoa ? 
> 
> Santa Zeziliaren ohoretan hartu zuten izen hori, eliza katolikoa 
> erreformatu nahi zutenek. Iruditzen zait «zeziliar(t)zale» erabiltzeko 
> libre zarela, edo «zezilianismo» bera: sarean ez dira behin ere 
> agertzen, ez bata, ez bestea.
> 
>> 2- asociación ceciliana = elkarte zeziliarra? (mugimendu horren barruan
>> sortu ziren elkarteak dira)
> 
> Izatekotan, «zezilar elkartea»; «lapurtar idazlea» hobe, «idazle 
> lapurtarra baino».
> 
>> 3- Organistía = ? (organo-jotzailea omen da/zen organistiako buru, eta 
>> bere ardurapean ditu
>> elizan jo eta abesten den musika, koroak, eta abar)
> 
> Sacristán > sacristía; organista > organistía... «Organo(aren) 
> arduradun», edo, ez?
> 
>> 4- Renacimiento nola ematen duzue euskaraz, Errenazimendua, 
>> Errenazimentua,
>> Pizkundea...? 
> 
> Hiztegietan «Errenazimentu», Wikipedian «Pizkunde»... Hiztegi Batuak ez 
> du «errenazimentu»-rik ezagutzen.
> 
> 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago