[itzul] Irendu ala kapatu?
Aitor Lizarazu
euskera.zu a bildua zumarraga.net
Al, Aza 10, 13:27:46, CET 2008
Egun on guztioi,
Zumarragako Santa Lutzi eguna dela eta, kapoi lehiaketa izango da aurten ere.
Lehiaketaren arauetan kapoia "Irenduta egongo denez..." dio. Inguruan kontsultatu dut eta bi baserritarrei ezezaguna egin zaie. Eurek "kapatuta" erabiltzen dute. Bi baserritarrentzat irendu berria zen. Bi galdera sortu zaizkit:
1.. Irendu/ zikiratu/ irantzi erabiltzen al da gure eskualde edo inguruetan?
2.. Udalak arautzen duen kapoi lehiaketako arautegian zein bide jarraitu: zuzentasunarena ala egokitasunarena?
Aurrez eskerrak
Aitor Lizarazu
Zumarragako Udaleko euskara teknikaria
euskera.zu a bildua zumarraga.net
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago