[itzul] Irendu ala kapatu?

Laxaro Azkune laxaro a bildua gmail.com
Al, Aza 10, 13:38:24, CET 2008


'Irendu' ez da berria, Azpeitian bada ofizio horrengatik ezaguna den familia
bat ere, "Irentzailenekoak". Inguru hitz ezaguna da eta erabilia, garai
bateko baserritarren artean gutxienez. Gaur egunekoek ez ezagutzea gerta
daiteke, baina ez berria delako.
Laxaro

2008/11/10 Aitor Lizarazu <euskera.zu a bildua zumarraga.net>

> Egun on guztioi,
>
> Zumarragako Santa Lutzi eguna dela eta, kapoi lehiaketa izango da aurten
> ere.
>
> Lehiaketaren arauetan kapoia "Irenduta egongo denez..." dio. Inguruan
> kontsultatu dut eta bi baserritarrei ezezaguna egin zaie. Eurek "kapatuta"
> erabiltzen dute. Bi baserritarrentzat irendu berria zen. Bi galdera sortu
> zaizkit:
>
>  1.. Irendu/ zikiratu/ irantzi erabiltzen al da gure eskualde edo
> inguruetan?
>  2.. Udalak arautzen duen kapoi lehiaketako arautegian zein bide jarraitu:
> zuzentasunarena ala egokitasunarena?
> Aurrez eskerrak
>
> Aitor Lizarazu
> Zumarragako Udaleko euskara teknikaria
> euskera.zu a bildua zumarraga.net
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago