[itzul] comunidad (postontzian)
j-eiguren a bildua ej-gv.es
j-eiguren a bildua ej-gv.es
Al, Aza 17, 13:04:21, CET 2008
Ikusita nago Gasteizen "Komunitate honek ez du onartzen publizitaterik" edo horrelako zerbait, "komunitate" hitza erabilita, eta beti pentsatu izan dut badagoela hitz egokiagorik kontestu horretan. "Bizilagunak" ipintzea oso aproposa delakoan nago.
Jone Eiguren Gandarias
Itzultzailea
Traductora
Tel.: 945 01 63 24
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Karmel Uribarren
Enviado el: lunes, 17 de noviembre de 2008 12:39
Para: kuribarren a bildua arrasate-mondragon.net; ItzuL
Asunto: Re: [itzul] comunidad (postontzian)
Karmel Uribarren(e)k dio:
> Kaixo Itzul kideok!
>
> Atari edo atarte batean jartzeko da. Adibidez, postontzi batean
> 'Postaria' eta beste batean 'Comunidad' (komunitatea, erkidegoa??).
>
> Galdera: zer iruditzen zaizu horri jartzea 'Bizilagunak'?
>
> Beste proposamenik?
>
> Eskerrik asko
>
> __________ Información de NOD32, revisión 3617 (20081117) __________
>
> Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system
> http://www.nod32.com
>
>
>
Ondo diozu Karlos, jabekide izan daiteke eta etxejabe ere bai...
Kontua da gaztelaniaz ere comunidad de vecinos, comunidad de propietarios erabili ohi dugula...
Baina 'jabe' hori jarri behar dugu? ez da zehatzagoa bizilagunen elkartea edo?
Orduan, postontzian Jabekideen elkartea, etxejabeen elkartea bada, 'Elkartea' jarriko zenukete?
Oharra: ahaztu zait esatea postontziak egiteko enpresa batek egin didala
kontsulta, eta haiek jakin gura dutela gaztelaniazko 'Comunidad' zelan
jarri euskaraz?
Nik proposatu diet, momentuz, hitzez hitzeko itzulpena egin barik,
horren ordez euskaraz "Bizilagunak" jarri daitekeela, bizilagunentzako
informazioa izango da eta...
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago