[itzul] Udalen Hitzarmenak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin

Irati Maranon iratibus a bildua yahoo.es
As, Aza 25, 12:56:57, CET 2008


Aupa:

Bizkaiko udalek hitzarmenak sinatzen dituzte Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin "edateko ura banatzeko bigarren mailako sarea kudeatu, mantendu, ustiatu eta birjartzeko". Hitzarmen guztien testuak eredu berari jarraituz idatziko direla pentsatzen dut. Ba al du zuetako norbaitek mota horretako hitzarmenen bat edo erabiltzeko moduko eredurik? Edo, bestela, esango al lidake norbaitek non bilatu? Bizkaiko Aldizkari Ofizialean saltseatzen egon naiz, baina ez dut ezer aurkitu. Zehazki, Lekeitioko Udalaren eta delako Partzuergoaren arteko hitzarmena itzuli behar dut.

Eskerrik asko aldez aurretik,

Irati



      


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago