[itzul] Carta de las Ciudades y Pueblos Europeos hacia laSostenibilidad

martin-rezola a bildua ej-gv.es martin-rezola a bildua ej-gv.es
Ost, Aza 26, 13:38:31, CET 2008


Beste hizkuntza batzuen ordaina ikusita, nik lehenengoa aukeratuko nuke: "Europako Hirien gutuna garapen iraunkorraren bila".

	"Charter of European Cities and Towns towards Sustainability"
	"Charta der Europäischen Städte und Gemeinden auf dem Weg zur Zukunftsbeständigkeit"
	"Charte des villes européennes pour la durabilité"
	"Carta delle citta europee per un modello urbano sostenibile"

Beste aukera bat "... iraunkorraren alde" izango litzateke, eta horrek joko gehiago emango luke aipamenetan-eta izena atzetik jartzeko: ". garapen iraunkorraren aldeko Gutuna" (eta ez "... garape iraunkorraren bilaKO Gutuna"*)


Martin Rezola


-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: De Vicente Arbeloa Patxi
Bidaltze-data: miércoles, 26 de noviembre de 2008 13:01
Nori: itzulist (E-mail)
Gaia: [itzul] Carta de las Ciudades y Pueblos Europeos hacia laSostenibilidad


Ingurumenari buruzko testu batean agertu zait, eta hainbat kontsulta egin ondoren, ikusi dut hainbat modu ezberdinetan eman dutela Udal batzuen web orrietan. 
Besteak beste, ondokoak topatu ditut:

	- Europako Hirien gutuna garapen iraunkorraren bila
	- Europar hirien gutuna garapen jasangarriaren gainean
	- Europako hiri eta herri iraunkorren konferentzia
	- Europako Hirien Jasangarritasunerako karta 

Ez dakit horren gainean zerbait ofizialagorik ote dagoen. Dena dela, modu bakar eta "ofizial" batean eman beharko genuke. Zuen ekarpenen zain eta zuen arreta aurrez eskertuta,
 
inma errea & patxi de vicente & miren iriarte
Servicio de Traducción - Itzulpen Zerbitzua
Área de Presidencia - Lehendakaritza Alorra
(Descalzos 72 - 1. sol. - 31001)
traditzul a bildua pamplona.es
* 948226930 (directo - zuzenekoa) 
* 948222008 
(centralita Área de Cultura y Turismo - Kultura eta Turismo Alorreko telefonogunea)




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago