[itzul] decrecimiento
Asier Sarasua Garmendia
asarasua a bildua vitoria-gasteiz.org
Al, Urr 6, 09:45:08, CEST 2008
Mendiola Agirre, Aitzol (Educación <amendioa a bildua ...> writes:
>
> "Hazkundeari/hazteari uko egin" erabiliko dut.
>
> Mila esker zuen laguntzagatik, Lore eta Alfontso.
>
Barkatu berandu banator. Uste dut "decrecimiento" hitzak ez duela esan nahi
zerbaiten hazkundeari uko egiten zaiola, baizik eta zera horren tamaina txikitu
egiten dela. Jasangarritasunaren esparruan, behintzat, bere esanahia hori da.
Wikipediatik:
"El decrecimiento es una corriente de pensamiento político y económico favorable
a la disminución regular de la producción económica con el objetivo de
solucionar los problemas ambientales a los cuales se enfrenta la humanidad."
Ekonomiaren alorreko adibide bat jarrita, barne produktu gordinarena:
-"Crecimiento": BPGa handitu egiten da
-"Crecimiento cero": BPGa berre horretan mantentzen da
-"Decrecimiento": BPGa txikitu egiten da
"Hazteari uko egin" bigarrenaren parekoa litzateke. Beraz, "hazkunde negatibo"
jarriko nuke nik (uste dut horrela itzuli dudala egin behar izan dudanetan) edo
"desazkunde" (ni ez naiz ausartu hainbestera).
Asier.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago