[itzul] decrecimiento

Mendiola Agirre, Aitzol (Educación) amendioa a bildua cfnavarra.es
Al, Urr 6, 10:11:01, CEST 2008


Bai, Lorek ere horixe bera proposatu zuen. Hemengo lankide batek baina, "negative growth" erabiltzearen kontrako jarrera sarean arrunt zabaldua zegoela adierazi zidan, "negative" horrek pentsamendu ildoari ere kutsu ezkorra ematen ziolakoan. Argudio horren balioa gorabehera, eztabaidatua ez den molderen bat bilatze aldera jo dut beste bideren baten bila. Onartu behar dut baina, "desazkunde" dela denetan argigarriena eta begi-bistakoena.

Aitzol Mendiola Agirre
Hezkuntza Departamentua / Departamento de Educación
Idazkaritza Tekniko Nagusia / Secretaría General Técnica
Itzulpen Bulegoa / Negociado de Traducción
San Domingo, zk.g. 31001 IRUÑA/PAMPLONA
Tel. 848 426 551
e-mail: amendioa a bildua navarra.es
 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Asier Sarasua Garmendia
Enviado el: astelehena, 2008.eko urriak 6 09:45
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] decrecimiento

Mendiola Agirre, Aitzol (Educación <amendioa a bildua ...> writes:

> 
> "Hazkundeari/hazteari uko egin" erabiliko dut.
> 
> Mila esker zuen laguntzagatik, Lore eta Alfontso.
> 

Barkatu berandu banator. Uste dut "decrecimiento" hitzak ez duela esan nahi
zerbaiten hazkundeari uko egiten zaiola, baizik eta zera horren tamaina txikitu
egiten dela. Jasangarritasunaren esparruan, behintzat, bere esanahia hori da.
Wikipediatik:

"El decrecimiento es una corriente de pensamiento político y económico favorable
a la disminución regular de la producción económica con el objetivo de
solucionar los problemas ambientales a los cuales se enfrenta la humanidad."

Ekonomiaren alorreko adibide bat jarrita, barne produktu gordinarena:
-"Crecimiento": BPGa handitu egiten da
-"Crecimiento cero": BPGa berre horretan mantentzen da
-"Decrecimiento": BPGa txikitu egiten da

"Hazteari uko egin" bigarrenaren parekoa litzateke. Beraz, "hazkunde negatibo"
jarriko nuke nik (uste dut horrela itzuli dudala egin behar izan dudanetan) edo
"desazkunde" (ni ez naiz ausartu hainbestera).

Asier.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago