[itzul] decrecimiento

Lore Azkarate lazkarate a bildua uzei.com
Al, Urr 6, 13:40:22, CEST 2008



Filosofia baten izendapenaz ari garenez, neutroa izatea komeni da.

Neutroa izatea komeni da, gaiari buruz eztabaidatzean (zer den, 
ona/txarra, positiboa/negatiboa den, etab.) gaiaren izena bera oztopo 
izan ez dadin.

Alde horretatik, hobe 'negatibo' ez sartzea.
Bestalde, iruditzen zait 'hazkundearen gutxitzea, uko egitea' gehiegi 
esatea dela, definizioa ematen hastea

Nire ustez, 'desazkundea' neutroa da, ulergarria, erosoa eta erabilgarria.

Gainera, eratorriak sortzeko ere egokia da:
décroissance équitable, décroissance soutenable...

'H'ari buruz, Euskaltzaindiaren joera hatxea kentzekoa da: oinarri, 
deserri... ('deshidratatu' ere Hiztegi Batuan egon arren)
Hatxea mantendu nahi izanez gero, marratxoa jarri beharko litzateke: 
'des-hazkunde'





xabier-pascual a bildua ej-gv.es(e)k dio:
> ekonomia hazkundearen  gutxitzea, baliagarria da ?'
>
> Ez dut uste. Une hauetan, EAEko ekonomia gutxiago hazten ari da, baina
> hazten ari da. 'Decrecimiento' horren atzean dagoena da aberastasuna
> (horixe da hazkundearen atzean dagoena) galdu egin behar dela, arrazoiak
> ingurumenarekin lotura duelarik (gehiegizko presioa egiten diogula
> naturari).
>
> Terminoaren atzean dagoen filosofiaz nire iritzia eman gabe eta
> egokitasunaz zentratuta, nik ere uste dut 'desazkunde' izan daitekeela
> aukera interesgarri bat (h letra sartuta, beharbada hobeto ulertuko
> zen), baina 'hazkundeari uko' hori ez nuke txartzat joko, oso
> adierazkorra baita. Egia da 'hazkunde zero'rekin lotu daitekeela, baina
> ekonomia eredu jakin bati 'uko' egiten diola iradokitzen du.
>
> Xabi Pascual
> Ekonomista (lehen ekonomialaria eta lehenago ekonomilaria) 
>
> ---------------------------------------------------------------------------------------------------
> Texto añadido por Panda Security for Desktops:
>
>  Este mensaje NO ha sido clasificado como SPAM. Si se trata de un mensaje de correo no solicitado (SPAM), haz clic en el siguiente vínculo para reclasificarlo: http://localhost:6083/Panda?ID=pav_4461&SPAM=true&path=C:\Documents%20and%20Settings\Usuario\Configuración%20local\Datos%20de%20programa\Panda%20Software\AntiSpam
> ---------------------------------------------------------------------------------------------------
>
>
>   

-- 
Lore Azkarate

UZEI
Aldapeta 20
20009 Donostia

Tel.: +34 943 473377
Faxa: +34 943 457944

helb. el.: lazkarate a bildua uzei.com
web gunea: http://www.uzei.com 






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago