[itzul] decrecimiento

xabier-pascual a bildua ej-gv.es xabier-pascual a bildua ej-gv.es
Al, Urr 6, 10:49:03, CEST 2008


ekonomia hazkundearen  gutxitzea, baliagarria da ?'

Ez dut uste. Une hauetan, EAEko ekonomia gutxiago hazten ari da, baina
hazten ari da. 'Decrecimiento' horren atzean dagoena da aberastasuna
(horixe da hazkundearen atzean dagoena) galdu egin behar dela, arrazoiak
ingurumenarekin lotura duelarik (gehiegizko presioa egiten diogula
naturari).

Terminoaren atzean dagoen filosofiaz nire iritzia eman gabe eta
egokitasunaz zentratuta, nik ere uste dut 'desazkunde' izan daitekeela
aukera interesgarri bat (h letra sartuta, beharbada hobeto ulertuko
zen), baina 'hazkundeari uko' hori ez nuke txartzat joko, oso
adierazkorra baita. Egia da 'hazkunde zero'rekin lotu daitekeela, baina
ekonomia eredu jakin bati 'uko' egiten diola iradokitzen du.

Xabi Pascual
Ekonomista (lehen ekonomialaria eta lehenago ekonomilaria) 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago