[itzul] Unibertsitateetako itzultzaileentzat
sara a bildua euskal.deusto.es
sara a bildua euskal.deusto.es
Ost, Urr 8, 09:01:53, CEST 2008
Egun on, denoi:
Graduko titulu berri batzuek 'aipamenak' dituzte, espezialitatea edo
adierazteko. Adibide pare bat: Grado en Educación Primaria,
Mención en Lengua Extranjera edo Mención en Necesidades
Educativas Especiales.
Baduzue honelakorik euskaratuta? Demagun aipamen hitza
darabilgula euskaraz 'mención' emateko, nola lotu espezialitatearen
arloarekin? Zer da?: zeren aipamena? zeri buruzkoa? zertarakoa? -
ko/-etakoa?
Guk, orain arte, espezialitateekin, -ko, -ari buruzko edo -rako
espezialitatea erabili izan dugu, arlo bateko, arlo bati bati buruzko
edo zer edo zertarako espezialitatea dela ulertuta, baina 'mención'
hitzak zein lotura duen arloarekin ez dut ikusten.
Bihotzez eskertuko ditut ekarpenak.
Sara Muniozguren
Deustuko Unibertsitatea
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago