[itzul] Orden EHA/451/2008

Laxaro Azkune laxaro a bildua gmail.com
Ost, Urr 15, 13:07:27, CEST 2008


Eskerrik asko, Mikel.
Laxaro

2008/10/15 Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON) <
mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es>

> Aurreko mezua pixka bat "finduz", Letra larriak erabiltzeko irizpideak
> erabilita, uste dut nik idatzi dudan "Ministroaren Agindua" horren ordez
> "ministroaren Agindua" behar lukeela. Eta itzulgaia osorik hartuz gero,
> "Ekonomia eta Ogasuneko ministroaren EHA/451/2008 Agindua" (beste aukera
> batzuk baztertu gabe, nirea ez baita "agindua"!)
>
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de Taberna Irazoqui,Miguel (Itzultzailea:NAO/BON)
> Enviado el: miércoles, 15 de octubre de 2008 12:52
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Orden EHA/451/2008
>
> Iruditzen zait gaztelaniaz, osorik, "Orden del Ministerio de" edo "del
> Ministro de" edo "Orden ministerial" direla horiek.
> Eta horien ordainak ematen hasita, duda sortzen zait "Ministerioaren
> Agindua" edo "Ministerioko Agindua", edo biak ez ote diren zilegi.
> Beste biak, berriz, "Ministroaren Agindua" eta "ministro-agindua" (azken
> hori Euskaltermen dator) lirateke.
>
> (eta bidenabar hartu besarkada bat Iruñetik)
>
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de Laxaro Azkune
> Enviado el: miércoles, 15 de octubre de 2008 12:38
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Orden EHA/451/2008
>
> Barkatu, nirea da akatsa, Nafarroan ezarritako agindua denez, bertatik
> agindua dela pentsatu dut, baina zuk diozun bezala Estatukoa izango da, ez
> ditut ezagutzen terreno hauek. Hori euskaraz adieraztekotan nola egiten den
> da jakin nahi dudana. 'Estatuko Ekonomia eta Ogasun agindua' izan ote
> daiteke orduan?
>
> 2008/10/15 Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON) <
> mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es>
>
> > Barkatu, Laxaro, baina ez dut ulertzen zergatik diozun "Nafarroako agindu
> > hori", aipatzen duzuna, itxuraz, Estatukoa baldin bada (Orden de Economía
> y
> > Hacienda...).
> >
> > Mikel Taberna
> >
> > -----Mensaje original-----
> > De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> > nombre de Laxaro Azkune
> > Enviado el: miércoles, 15 de octubre de 2008 12:10
> > Para: ITZUL
> > Asunto: [itzul] Orden EHA/451/2008
> >
> > Nafarroako agindu hori euskaraz nola ematen den inork argituko ote dit?
> > Aurrez eskerrik asko.
> > laxaro
> >
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago