[itzul] Arestiren bertsoak
Jon Aurre
jonaurre a bildua euskalnet.net
Ast, Urr 16, 13:05:27, CEST 2008
Neu ere garai hura bizitakoa naiz, baina, ez dakit ba, garunak urtzen hasita edo... Hala ere, pozten naiz beste batzuenak oraindik guri-guri daudela jakinda, Internet baino gehiago direla ikusita.
Nire jakin mina asebete duzue. Eskerrik asko guztioi!
Jon
----- Jatorrizko mezua -----
Nork: huisl108 a bildua ej-gv.es
Data: 2008(e)ko Urriak 16(a), Osteguna, 12:34 pm
Gaia: Re: [itzul] Arestiren bertsoak
Nori: itzul a bildua postaria.com
> Bai, Juan, nik ere gogoratzen dut abesti hura.
>
> ziortza
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
> Noren izenean: Juan Garzia Garmendia
> Bidaltze-data: jueves, 16 de octubre de 2008 12:05
> Nori: ItzuL
> Gaia: Re: [itzul] Arestiren bertsoak
>
> Neu ote naiz zaharrena jada hemen?
>
> Gogoan baitut Natxo de Feliperen lehen grabazioetan "Euskaldun fededun
> gisan" ageri zela, gero autozentsuratu baitzuen Oskorrik. Nik ez dut
> aurkitu
> Interneten bertsio zaharraren arrastorik, baina ez dut uste oroimenak
> huts
> egiten didanik horretan.
>
> Estimatuko nuke beste norbaitek baietsiko balit, garai hura bizi izan
> zuenik
> bizi bada oraindik.
>
> Beharbada, kanturako propio egingo zuen letra hori Arestik, eta
> ez da
> egongo
> bildurik haren idatzietan.
>
>
>
>
> 2008/10/15 Jon Aurre <jonaurre a bildua euskalnet.net>
>
> > Egun on:
> > Inork ba al daki noiz et non argitaratu zituen Gabriel Arestik
> "Kristau bat
> > bailitzan asto bat dago elizan" bertso famatuak?
> >
> > Eskerrik asko
> >
> > Jon
> >
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago