[itzul] Arestiren bertsoak
EGUILUZ UGARRIZA, Jose Ramon
jose.ramon.eguiluz a bildua bizkaia.net
Ast, Urr 16, 17:30:03, CEST 2008
Oskorriko Natxo de Feliperi galdetuta, berak emandako erantzuna:
1971ko uztailaren 31n kantatu zituzten Gabriel Arestiren bertso horiek
estrainakoz jendaurrean, non eta toki bitan. Egun horretan Oskorrik bi
ekitaldi eman zituen, lehenengoa Bilboko Bolueta auzoko "Cine Bolueta"n
eta ondoren Laudioko (Araba)Areta auzoan.
Ez ahaztu Oskorrik kantatutako Gabriel Arestiren bertso horien izenburua
"Astoarena" dela, baina aurretik Mixel La<begerrirena zegoen "Balaan
astoa" izenburukoa.
Mixel Labegeriren "Balaan astoa" kantaren letra:
Astoa Balaan
Gure astoa Balaan
Izan zerauku elizan.
Asto koxkor bat zela debozionetan
Sartu zen elizako koro barne hetan
Eta ihanka lotu bere otoitzetan,
Aldereko buketak ausikiz artetan.
Utzirik lo kuluxka ta kofesionala,
Jaun ertorak hartu du kurutze makila,
Eta hartaz zanpatuz debrutarat zoala
Elizatik aizatu oi, gure kabala.
Zergatik ez den aizu elizan astorik
Pentsaketan ari da Balaan geroztik,
Orhoit baita asto bat beretter izanik
Lehen eguberria gertatu zelarik!
(Letra eta musika: Mixel Labegerie)
Eta Gabriel Arestirena, gero Oskorrik jendaurrean hainbat aldiz
kantatua, eta Mixel Labegereiren aurreko horretan oinarrituta:
Astoarena
Kristau prestu bat bailitzan
asto bat dago elizan.
Hantxe da abiatu
debotenganantza
eta beste bat dela
ematen du antza
baina haren otoitza
dirudi burlantza
pater nosterrik gabe
egin du arrantza.
Kristau prestu bat bailitzan
asto bat dago elizan.
Korura igon eta
han daude kantari
apezpiku jaunaren
hogei zerbitzari
pena ematen diote
gure astoari
ez baitaki latinez
gaixo pekatari.
Kristau prestu bat bailitzan
asto bat dago elizan.
Apaiza semoilari
dago pulpituan
hainbeste garraxia
arnasa itoan
gure astoarekin
sartu da pleituan
eta honen arrantzak
ixiltzen zituan.
Kristau prestu bat bailitzan
asto bat dago elizan.
Elizan du sufritu
momentu larririk
arrantzarik gabeko
lastimagarririk
kristau belauniko
lurrean jarririk
inork ez du ikusi
haren belarririk.
Kristau prestu bat bailitzan
asto bat dago elizan.
Buztana altua eta
korotik erori
bertan akabatzen da
ez delako txori
zerura jotzen eta
aita San Pedrori
zer moduz gustatuko
asto nabar hori.
Kristau prestu bat bailitzan
asto bat dago elizan.
Aita San Pedrok dio
ai zer patzientzi
zeruan astorik
ez zuen lizentzi
baina sarrera onik
nola galerazi
kabestroan dakarzki
hamar indulgentzi.
Kristau prestu bat bailitzan
asto bat dago elizan.
(Hitzak: Gabriel Aresti
Doinua: Laberguerie / Oskorri)
Bestetik Juan Garziak aipatutako "Euskaldun fededun gisan" delako
bertsioa, gero autozentsuratua edo izan zena dela eta, Natxok dio bai,
ez zaiola arrotz gertatzen izenburu hori, baina seguruen lagunen arteko
giroan edo kantatuko omen zuten bertsio hori, baina ez duela uste inoiz
grabatu zutenik.
Ea Natxo de Felipek emandatu datu hauek eztabaida argitzen laguntzen
duten!
Joserra Egiluz (berez itzultzailea, baina baita musikazalea ere)
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Jon Aurre
Enviado el: jueves, 16 de octubre de 2008 13:05
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Arestiren bertsoak
Neu ere garai hura bizitakoa naiz, baina, ez dakit ba, garunak urtzen
hasita edo... Hala ere, pozten naiz beste batzuenak oraindik guri-guri
daudela jakinda, Internet baino gehiago direla ikusita.
Nire jakin mina asebete duzue. Eskerrik asko guztioi!
Jon
----- Jatorrizko mezua -----
Nork: huisl108 a bildua ej-gv.es
Data: 2008(e)ko Urriak 16(a), Osteguna, 12:34 pm
Gaia: Re: [itzul] Arestiren bertsoak
Nori: itzul a bildua postaria.com
> Bai, Juan, nik ere gogoratzen dut abesti hura.
>
> ziortza
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
> Noren izenean: Juan Garzia Garmendia
> Bidaltze-data: jueves, 16 de octubre de 2008 12:05
> Nori: ItzuL
> Gaia: Re: [itzul] Arestiren bertsoak
>
> Neu ote naiz zaharrena jada hemen?
>
> Gogoan baitut Natxo de Feliperen lehen grabazioetan "Euskaldun fededun
> gisan" ageri zela, gero autozentsuratu baitzuen Oskorrik. Nik ez dut
> aurkitu Interneten bertsio zaharraren arrastorik, baina ez dut uste
> oroimenak huts egiten didanik horretan.
>
> Estimatuko nuke beste norbaitek baietsiko balit, garai hura bizi izan
> zuenik bizi bada oraindik.
>
> Beharbada, kanturako propio egingo zuen letra hori Arestik, eta ez da
> egongo bildurik haren idatzietan.
>
>
>
>
> 2008/10/15 Jon Aurre <jonaurre a bildua euskalnet.net>
>
> > Egun on:
> > Inork ba al daki noiz et non argitaratu zituen Gabriel Arestik
> "Kristau bat
> > bailitzan asto bat dago elizan" bertso famatuak?
> >
> > Eskerrik asko
> >
> > Jon
> >
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago