[itzul] NBE erakundearen San Frantzizkoko 1976ko Deklarazioa euskaraz?

Joan Mari Iriondo jm.iriondo a bildua laudiokoudala.net
Or, Urr 17, 11:33:51, CEST 2008


Aupa, bariku egun ona guztiontzako: Astirik baduzue irakurtzeko edo...

Ba al dakizue ea Eskubide ekonomiko, sozial eta Kulturalen gaineko
Nazioarteko Deklarazioa, San Francisco hirian, 1976 urtean, oker ez banago
onartu zena eta Espainiak berretsia eta situta daukana EUSKARAZ ete dagoen
nonbait eta, hala balitz, non aurki dezakedan.

Ibili naiz saltseatzen NBEko orrietatik eta Spanish orri nagusia
espainolezko testua soilik.

Lanpetuta bazaudete ez kasurik ez egin baina erreferentziarik izanez gero
eskertzekoa litzateke aipamenen bat edo hestekaren bat helaraztea.

Joan Mari
Laudio Udala

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
izenean: Laxaro Azkune
Bidaltze-data: viernes, 17 de octubre de 2008 10:29
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Arestiren bertsoak

Neuri ere ezagunago egin zait Juanen "Euskaldun fededun gisan", "Kristau
prestu bat bailitzan" baino. Gure gazte denboran horrela kantatzen genuela
uste dut.
Laxaro

2008/10/16 EGUILUZ UGARRIZA, Jose Ramon <jose.ramon.eguiluz a bildua bizkaia.net>

> Oskorriko Natxo de Feliperi galdetuta, berak emandako erantzuna:
> 1971ko uztailaren 31n kantatu zituzten Gabriel Arestiren bertso horiek
> estrainakoz jendaurrean, non eta toki bitan. Egun horretan Oskorrik bi
> ekitaldi eman zituen, lehenengoa Bilboko Bolueta auzoko "Cine Bolueta"n
> eta ondoren Laudioko (Araba)Areta auzoan.
> Ez ahaztu Oskorrik kantatutako Gabriel Arestiren bertso horien izenburua
> "Astoarena" dela, baina aurretik Mixel La<begerrirena zegoen "Balaan
> astoa" izenburukoa.
>
> Mixel Labegeriren "Balaan astoa" kantaren letra:
> Astoa Balaan
> Gure astoa Balaan
> Izan zerauku elizan.
>
> Asto koxkor bat zela debozionetan
> Sartu zen elizako koro barne hetan
> Eta ihanka lotu bere otoitzetan,
> Aldereko buketak ausikiz artetan.
>
> Utzirik lo kuluxka ta kofesionala,
> Jaun ertorak hartu du kurutze makila,
> Eta hartaz zanpatuz debrutarat zoala
> Elizatik aizatu oi, gure kabala.
>
> Zergatik ez den aizu elizan astorik
> Pentsaketan ari da Balaan geroztik,
> Orhoit baita asto bat beretter izanik
> Lehen eguberria gertatu zelarik!
> (Letra eta musika: Mixel Labegerie)
>
>
> Eta Gabriel Arestirena, gero Oskorrik jendaurrean hainbat aldiz
> kantatua, eta Mixel Labegereiren aurreko horretan oinarrituta:
> Astoarena
> Kristau prestu bat bailitzan
> asto bat dago elizan.
>  Hantxe da abiatu
> debotenganantza
> eta beste bat dela
> ematen du antza
> baina haren otoitza
> dirudi burlantza
> pater nosterrik gabe
> egin du arrantza.
> Kristau prestu bat bailitzan
> asto bat dago elizan.
> Korura igon eta
> han daude kantari
> apezpiku jaunaren
> hogei zerbitzari
> pena ematen diote
> gure astoari
> ez baitaki latinez
> gaixo pekatari.
> Kristau prestu bat bailitzan
> asto bat dago elizan.
> Apaiza semoilari
> dago pulpituan
> hainbeste garraxia
> arnasa itoan
> gure astoarekin
> sartu da pleituan
> eta honen arrantzak
> ixiltzen zituan.
> Kristau prestu bat bailitzan
> asto bat dago elizan.
> Elizan du sufritu
> momentu larririk
> arrantzarik gabeko
> lastimagarririk
> kristau belauniko
> lurrean jarririk
> inork ez du ikusi
> haren belarririk.
> Kristau prestu bat bailitzan
> asto bat dago elizan.
> Buztana altua eta
> korotik erori
> bertan akabatzen da
> ez delako txori
> zerura jotzen eta
> aita San Pedrori
> zer moduz gustatuko
> asto nabar hori.
> Kristau prestu bat bailitzan
> asto bat dago elizan.
> Aita San Pedrok dio
> ai zer patzientzi
> zeruan astorik
> ez zuen lizentzi
> baina sarrera onik
> nola galerazi
> kabestroan dakarzki
> hamar indulgentzi.
> Kristau prestu bat bailitzan
> asto bat dago elizan.
> (Hitzak: Gabriel Aresti
> Doinua: Laberguerie / Oskorri)
>
> Bestetik Juan Garziak aipatutako "Euskaldun fededun gisan" delako
> bertsioa, gero autozentsuratua edo izan zena dela eta, Natxok dio bai,
> ez zaiola arrotz gertatzen izenburu hori, baina seguruen lagunen arteko
> giroan edo kantatuko omen zuten bertsio hori, baina ez duela uste inoiz
> grabatu zutenik.
>
> Ea Natxo de Felipek emandatu datu hauek eztabaida argitzen laguntzen
> duten!
> Joserra Egiluz (berez itzultzailea, baina baita musikazalea ere)
>
>
>
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de Jon Aurre
> Enviado el: jueves, 16 de octubre de 2008 13:05
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Arestiren bertsoak
>
> Neu ere garai hura bizitakoa naiz, baina, ez dakit ba, garunak urtzen
> hasita edo... Hala ere, pozten naiz beste batzuenak oraindik guri-guri
> daudela jakinda, Internet baino gehiago direla ikusita.
>
> Nire jakin mina asebete duzue. Eskerrik asko guztioi!
>
> Jon
>
>
>
> ----- Jatorrizko mezua -----
> Nork: huisl108 a bildua ej-gv.es
> Data: 2008(e)ko Urriak 16(a), Osteguna, 12:34 pm
> Gaia: Re: [itzul] Arestiren bertsoak
> Nori: itzul a bildua postaria.com
>
> > Bai, Juan, nik ere gogoratzen dut abesti hura.
> >
> > ziortza
> >
> > -----Jatorrizko mezua-----
> > Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
> > Noren izenean: Juan Garzia Garmendia
> > Bidaltze-data: jueves, 16 de octubre de 2008 12:05
> > Nori: ItzuL
> > Gaia: Re: [itzul] Arestiren bertsoak
> >
> > Neu ote naiz zaharrena jada hemen?
> >
> > Gogoan baitut Natxo de Feliperen lehen grabazioetan "Euskaldun fededun
>
> > gisan" ageri zela, gero autozentsuratu baitzuen Oskorrik. Nik ez dut
> > aurkitu Interneten bertsio zaharraren arrastorik, baina ez dut uste
> > oroimenak huts egiten didanik horretan.
> >
> > Estimatuko nuke beste norbaitek baietsiko balit, garai hura bizi izan
> > zuenik bizi bada oraindik.
> >
> > Beharbada, kanturako propio egingo zuen letra hori Arestik, eta ez da
> > egongo bildurik haren idatzietan.
> >
> >
> >
> >
> > 2008/10/15 Jon Aurre <jonaurre a bildua euskalnet.net>
> >
> > > Egun on:
> > > Inork ba al daki noiz et non argitaratu zituen Gabriel Arestik
> > "Kristau bat
> > > bailitzan asto bat dago elizan" bertso famatuak?
> > >
> > > Eskerrik asko
> > >
> > > Jon
> > >
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago