[itzul] Gotzon Garate

Garikoitz garikoitze a bildua euskalnet.net
Ast, Urr 23, 16:00:04, CEST 2008


Aste honetan UK  aldizkariak   egin deutso  omenaldia.

Lehenago Ainhoak:    http://www.elgoibarren.net/content/view/800/11/,
Hiru  urte lehenago.  2005ean edo,  Gerediagak; linkan datorren argazkia, 
ordukoa  dala uste dot.


Garikoitz
----- Original Message ----- 
From: "Arbizu Barona, Víctor" <varbizu a bildua cajavital.es>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, October 23, 2008 1:37 PM
Subject: [itzul] Gotzon Garate


Egun on, lagunak:

Dakizuenez, duela hamabost bat egun hil zen Gotzon Garate idazlea, 
hizkuntzalaria, euskaltzalea... Besteak beste, Deustuko Unibertsitatean 
Euskal Filologia arloa sortu zuen. Batzuek irakasle izan genuen.

Ez aspaldiko artikulu batean bertatik sorturiko emaitzak aipatzen zituen: 
aurkezleak, idazleak, itzultzaileak... esker onekoa zen, eta pozik zegoen 
lortutakoarekin, nahiz eta oraindik egin beharreko lana handia izan.

Horrez gain, guri dagokigunez, hizkuntzarekiko kezkak eta zalantzak 
argitzeko biderik egokiena hartu zuen: herritarrengana jotzea, baserriz 
baserri. Hortik gure lanerako utzi digu, besteak beste, itzul zerrenda 
honetan sarri aipatu diren "Atsotitzak...". Hautetatik bat aipatuko nuke, 
eutsi beharrekoa: "Euskara, bestela ez gara."


Eskerrik asko. Goian bego.

Bittor Arbizu 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago