[itzul] Gotzon Garate
Etxebarria Bartolome, Jabier
jetxebarria a bildua alava.net
Ast, Urr 23, 14:08:24, CEST 2008
Goian bego baino, gurean hago, Gotzon.
Aipatu duzuen guztia bai, eta abertzale ereduzkoa ere.
Gure alabak bataiatu zituen eta gure aita zena lurperatu.
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de j-eiguren a bildua ej-gv.es
Enviado el: jueves, 23 de octubre de 2008 14:04
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] Gotzon Garate
Banengoen ni ba, inork ez zuela aipatu ere egin Gotzon Garateren heriotza, eta ni lehenengoa izan nahi ez.
Baina aprobetxatuta Bittorrek atera duela gaia, neuk ere neure omenalditxoa egin nahi diot, izan ere gizon aparta izan zen benetan: irakasle, lagun, eta ezagutu dudan pertsonarik positiborik eta onena (berari ere esaten nion).
Eta pena txiki bat ere badaukat, ze pentsatzen dut hil aurretik -batez ere azken urteotan- omenaldiak eta sariak eman bazaikio ere, ez zaiola nahiko balio eman bere lanari, hobeto esanda, ez zaiola Gotzoneri berari erakutsi behar beste merezi zuen gorazarrea.
Gera daitezen esaldi gutxi hauetatik nire esker ona eta pena.
Jone Eiguren Gandarias
Itzultzailea
Traductora
Tel.: 945 01 63 24
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Arbizu Barona, Víctor
Enviado el: jueves, 23 de octubre de 2008 13:37
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Gotzon Garate
Egun on, lagunak:
Dakizuenez, duela hamabost bat egun hil zen Gotzon Garate idazlea, hizkuntzalaria, euskaltzalea... Besteak beste, Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologia arloa sortu zuen. Batzuek irakasle izan genuen.
Ez aspaldiko artikulu batean bertatik sorturiko emaitzak aipatzen zituen: aurkezleak, idazleak, itzultzaileak... esker onekoa zen, eta pozik zegoen lortutakoarekin, nahiz eta oraindik egin beharreko lana handia izan.
Horrez gain, guri dagokigunez, hizkuntzarekiko kezkak eta zalantzak argitzeko biderik egokiena hartu zuen: herritarrengana jotzea, baserriz baserri. Hortik gure lanerako utzi digu, besteak beste, itzul zerrenda honetan sarri aipatu diren "Atsotitzak...". Hautetatik bat aipatuko nuke, eutsi beharrekoa: "Euskara, bestela ez gara."
Eskerrik asko. Goian bego.
Bittor Arbizu
Lege oharra:
Mezu hau eta bere eranskinak isilpekoak dira eta hartzaileari bakarrik zuzenduta daude. Hartzailea ez bazara, mesedez, jakinaraz iezaguzu (AFAren Erregistro Orokorra, Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz) eta mezua ezabatu ezazu. Baimenik gabe erabiltzea legez debekatuta dago. Lortutako datu pertsonalak erakunde honen fitxategien osagai dira. Datu horietarako sarbideaz edo haiek zuzentzeaz, ezeztatzeaz edo tratatzearen aurka egiteaz zalantzarik izatekotan, idatziz egin beharko da, nortasuna egiaztatuz.
Aviso legal:
Esta comunicación, con sus anexos, es confidencial y va dirigida únicamente a su destinatario. Si usted no lo fuera, le solicitamos que nos lo indique (Registro General de DFA, Plaza de la Provincia s/n, 01001 Vitoria-Gasteiz) y que la destruya. Su uso no autorizado está prohibido legalmente. Los datos personales obtenidos integran los ficheros de los que es titular esta Entidad; cualquier cuestión sobre el acceso, rectificación, cancelación u oposición al tratamiento de los mismos, será formulada por escrito, acreditando la identidad.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
No imprima este mensaje si no es imprescindible
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago